Plataforma de
Gredos-ean ibilbidea hasi genuen (1780 m) (HM) oso ondo seinaleztutako harrizko
pista batetik. Metro gutxiren buruan La Laguna Grande-rako (M) norabidea hartu
genuen eta Reguero Llano aterpetik gertu pasatu ginen. Lehenik Los Cavadores
iturrira eta gero los Barrerones-en punturik garaienera igo ginen bitartean
norabidea jaso genuen. Bertatik Gredos-ko gailur nagusien lerroa ikus ahal izan
genuen, batez ere gure eguneko helburuak: Almanzor eta La Galana.
Hegomendebaldeko norabide. Pista berean jarraituz La Laguna Granderaino eta
Eola aterperaino jaitsi ginen (1950 m) ( 2,15 h).
Antonaren sakonunean sartu ginen, Bermeja kanalaren
aurrean dagoen harrieta da. Ez dago galtzerik, kanala oso nabaria da eta
gainera tarte hau mugarriz
beteta dago. Kanaletik igotzen bidebanatze batera heltzen da, ezkerrera joanez
gero Bermeja mendilepora ailegatzen da baina joz gero eskuinera Crampon
mendilepora iristen gara. Almanzor gailurrera ailegatzeko biderik azkarrena kranponarena
da. Guk okertu ginen eta hartu genuen Bermejarena (2418m)(3,45h), Sagrao-ren eta El Risco de la Portilla del
Crampon-ren artean. Hanka sartze honek igotzera eta mendi hegalean zehar
ibiltzera (IMI) behartu gintuen Crampon mendileporako igarobidea aurkitu arte
(2538 m) (4,30h). Almanzor-ren azpian geunden bakarrik azken metroak geratzen
zitzaigun. Mugarriak jarraituz eta pixka bat gure kabuz gailurraren pasabidea
aurkitu genuen. Igoeraren azken zati
honek IIº ko urratsen bat (PD) ba dauka. Almanzor-ren gailurrak, mugarri
geodesiko batek burututa, bi pertsonentzat lekurik ez dauka (2592 m) (4,50h).
Egun luzea geneukan eta granitozko harriek gonbidatzen
gintuen haien forma apetatsuen artean galtzera. Gailurreko harrietatik jaitsi
ginen. Zerbait jateko eta indarrak berrezkuratzeko geldialditzo bat egin
genuen. Gero, iparraldeko norabidearekin La Galana arte, hurbildu ginen
La portilla de los Cobardes-era (5,35h).
Cuhillar de Ballesteros-en gandorretik jarraitu genuen pixka bat, El Cuchillar-ren eskuineko aldera (ibilbidearen arabera) jaisten utzi zigun pasabidea aurkitu arte. Bere hormen azpian osatzen den harrieta zeharkatu genuen. Berehala El Venteadero mendilepora heldu ginen (2476 m.)(6,10h.). Venteadero-tik (I) La Muesca de la Galanak eta La Galanak harrien artean altxatzen den pirámide bakarra ematen dute. Egia esan, zati bakoitzari nortasuna emanten duen eta La directísima de La Galana esagutzen den kanala (H) marrazten duen ebaki batek banandutak daude. Lehenik Muescaren harrieta igo genuen eta gero, kontu handiz, jaitsi ginen kanalera. La Galana-puskan sartzeko pasabidea bilatu genuen, mugarriek eraman gintuen ezkerrera azken urratsak emateko, airezkoak baina errazak, harririk garaienera arte. Ez dago buzoirik. La Galana (2564m) (6,46h)(IIº PD).

La Muesca eta La Galana bereizten duen kanaletik
jaitsi ginen (HE), La Galana-ren zuzenekoa. Ez dago arazorik baina kontu handiz
ibili behar, joatearen arabera ezkerretik jaisten den 2,50 metroko irtengunea
gainditu behar da. Venteaderoaren azpian kokatu ginen, urmael baten ondoan,
Ameal de Pabloren aldean (7,36h). Jaisten segitu mugarriei jarraituz Los Geografos kanaletik. Kanalaren
azken zatia destrepatu behar da eta oso garrantzitsua da mugarriak ez galtzea,
horrela gertatuz gero urratsak korapilatu ahal dira. Berriro Anton sakonunean eta
pixka bat beranduago Eola aterpe an,
garagardoren bat hartu, likidoak berrezkuratzeko eta atseden hartzeko (9h.).
Etorri ginen pistatik itzuli ginen berriro La plataforma de Gredos-era (11h).
No hay comentarios:
Publicar un comentario