Panticosa-ko bainuetxetik (1640
m) GR-11 jarraitzen duen bidetik (betiko bidetik) igotzen gara Brazaroren
urtegiraino (2380 m) (2 h.) .
Urtegi zeharkatu eta gero, beste aldetik
inguratzeko metro erdiko zabalera duen hormatxo bat ibili behar dugu. Bizkar
batetik altuera irabazten jarraituz (hegoalde), iparraldeko kontrahormaren
bidetik Tablato/Sarrato-raino zuzendu
beharrean Peña del Brazato-ren erortzeen azpian kokatutako zirkuan sartzen
gara. Urtaroko aintzira batetik pasatu eta gero (2480 m) harritxarren artean
igotzen gara hormaren oinarrira arte, horrela gailurraren ekialderantz
irekitzen den bretxaren mailan kokatzen gara (2625 m). Aldameneko gandorra oso
bertikala denez, hegoaldeko mendi-hegalean zehar ibiltzen gara zati ezegonkor
batetik, hegomendebaldeko palarekin lotzeko. Harri eta belarrezko aldapa pikoak
Tablato/ Serrato-ren gailurrera eramaten gaitu (2701 m) (3.30h.) .
Brazato eta Bachimaña- ren arroak
inguratzen dituzten gailurrez gainera Tendenera eta Partacua mendilerroak eta
IP-ko zirkuren tontorrak ikusten dira. Vignemale, Monte Perdido eta La Munia
nabarmentzen dira. Ikuspegirik nabarmenena Argualas-ek, Garmo Negro-k, Picos
del Infierno-k eta Gran Facha-k, atzetik Balaituz agertzen, osatzen dute.
Gailur hau oso egokia da Ibones de Bachimaña aterpetik igoaldi-bideen
panoramika egiteko.
Cuello Bajo de Brazato-raino
(2502 m) mendebaldeko gandorratik berehala jaisten gara. Iparralderantz
neketsuago jaisten da lurraren ezegonkortasuna dela eta. Zirkuren hondoraino
heldutakoan, harritxarrez beteta, Tablatoren amildegitik jaistea (I) edo
Brazatoren arrora (IIE) itzultzea aukeratu behar gara. Lehenengo aukera
gutxitan erabiltzen da. Bestea aukeratzen dugu aintzirak ikusteko. Aintzira batzuen
ondoan pasatuz Brazatoren Beheko Aintziraren kubetara iristen gara. Eskuineko
ertzaren bidetik iguratzeko altuera galtzea komenigarria da. Aintziraren
isurbidera heltzerakoan (2260 m) (4.45 h) belarrezko aldapa batetik jaisten
jarraitzen dugu (IM). Ibilbidearen zirkulo ixteko Brazato eta Bachimañaren
arroak lotzen dituen tutueriaren hurbil (2200 m) GR 11 aurkitzen dugu. Bide
honek eramango gaitu berriro Panticosaren Bainuetxera (1640 m) (6.00h).
Luis
No hay comentarios:
Publicar un comentario