Ibilbide honetan bi ibilbide batu ditugu, Valdescaño u
Orejones de Montescuso-ren ibilbidea eta Salcedillorena. Las Machorras-ean
ibiltzen hasi ginen. Auzoaren erdian dagoen aritz zaharraren atzetik asfaltozko
pista bat ateratzen da Trueba ibaiaren zubiraino, bertan uraska bat ikus
daiteke. Zubi berean marra zuriak eta berdeak, gure bidea markatuz, agertzen
dira. Marra zuriak eta urdinak agertzen dira ere, lagunduko digute zati bat,
baina La Frente ibilbidearenak dira. Zubia zeharkatu eta berehala Berolunchu auzoan gaude. Zementozko pista
batetik eta borden artean jarraitzen dugu, iparmendebalderako norabidearekin.
Los Pilangreros deritzoten leku batera heldu eta, tantai-senailea jarraituz,
ibaira jaisten gara izen bereko putzuak ikustera, igeri egiteko txoko
ikusgarria.
Bidera itzultzen gara, lehenik ibaiaren ondoan jarraitu eta bigarren zubi batera heldu baina berehala marra zuriek eta berdeek mendian zehar garamatzate, La Imuniaren
mendi-adarren azpian pasatuz. Gero, ibaitik
urruntzen gara, Salcedillo-ren ondoan, Lunarako errepidearen zubira jaisten
den zementozko pista batekin borda-talde bat aurkitu arte. Valdescaño-ren
ibilbidea bertan amitzen da. Leku honetan parking, harrizko mahiak eta eserlekuak egin dira.
Errepidearen beste aldetik Bernacho-rako bidea adierazten duen kartela ikusten dugu. Leku
berean gure ibilbidearen bigarren zatia hasten dugu, Salcedilloko bira. 2,5
kilometroko ibilbide zirkularra da. Lunadaren zubian hasi eta metro
batzuk beherago errepide berean amaitzen da. Bernacho-rako bidea (marra zuriak eta horiak)
eta Salcedilloko bira (marra zuriak eta urdin argiak) elkartzen dira 800
metrotan zehar. Bereizten direnean Salcedilloko birak ibilbide zirkularra marrazten
du, aurrerago Trueba ibaiaren parean doa eta zubi erromatarrean amaitu
errepidetik oso hurbil.
Valdescaño-ren ibilbidetik itzultzen gara Las
Machorras-era. Guztira, joan eta etorria, 8 km dira, ia tarte gabekoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario