Ez naiz
eskalatzaile, ezta pentsatu ere, baina Naranjo de Bulnes-en gailurra zapaltzea
desio bat zen, inoiz uko egin ez niona, nire motxilan perla bat. Baldintza
batzuk batetzen baziren, garrantzitsuena, ziurtasuna bermatzen zuen kordadaren
lehen on batek lagunduta joatea, Naranjo de Bulnes-en hegoaldeko aurpegia niretzat
eskuragarria zen.
Rafa eta
biok igotzeko gai ginela konbentzituak eta erabakiak geunden eta eta eskalada
bermatzeko Altius-en gida bat, Sergio, kontratatzea erabaki genuen. Rafa ni
baino askoz hobeto moldatzen da egoera hauetan, eskarmentu gehiago eta trebezia
gehiago. Horrela antolatu genuen "el trio calavera" Sergio lehena,
igoera irekitzen, Rafa bigarrena, Sergio bermatzen eta ni hirugarrena ez
erortzea eta oso astuna ez jartzea beste beharrik gabe.
Igoera ez
dut deskribatuko oso ezaguna dela eta. Hasieran 5º-ko pasabidea, itsaspenean,
organoren tutuak, anfiteatroa etc. Jaitsi ginen Teogenes-tik lau rapelez, hiru
luzeak eta bat motza, bigarrena extraplomo-arekin. Luis Alejos-ek "Alta
montaña Iberica" eta David Atela-k "Los Urrieles, Macizo Central de
Picos de Europa" egindako deskribapenei lotzen natzaio.
Nire
sentsazioak oso askotarikoak eta kontraesanak izan ziren. 5º-ko itsaspeneko
pasabidean beldur pixka batetik, arrazoirik gabe oso bermatua nengoen eta,
organoren tutuetan eskalatzeko grina eta rapeletan gozamena arte. Esan beharrik
ez gailurrera ailegatzea asetze betea izan zela. Rafak, bere aldetik, kontatu
zidan horman ume bezala gozatu zuela eta hasierako zalantzen aurrean erabateko
kaudimenaz eta bere buruaz ziur zegoela eskalatu zuela. Sergio, Altius-en gida,
100%-ean kordada bermatu zuen profesionala izateaz gain, pertson atsegina eta
jatorra da, taldean integratzen dena, mendiko asteburu on bat pasatu ahal
denarekin.
Beno,
laburbilduz, niretzat, eta ez dut handitzen, eskarmentu ahaztuezina izan da.
Sergiorekin
edo Altius-ekin harremanetan jarri nahi badu, hona hemen helbide
elektronikoa www.altiusaventura.com .
No hay comentarios:
Publicar un comentario