Escarrillatik (1150 m) Tena arana
igotzen duen errepidea jarraitu genuen, Escarra ibaiaren gaineko zubia
zeharkatuz. Tunelaren ahoan errepide zaharra hartu genuen eta berehala PR baten
sienaleak aurkitu genituen. Basoan sartzen den, Tunel gainetik pasatzen den eta
Las Grampas-en erortzeen azpian zigzag-ean igotzen duen bitartean Escarra
ibairen gainean altitudea irabazten duen bidetik marra zuriak eta horiak
doazen. Tarte malkartsu eta, noizbehinka, arriskutsutik ateratzean Bastzo bat
zeharkatzen da eta gurutze batera heltzen da (1600 m) (1h) PR HU-91-ri buruz
kartelekin.
Escarra urtegia agertzen denean bideak
horizontalean aurrera egiten du. Heldu baino lehen Pazino mendileporako
bidegurutzea (1600 m). Bi bideak utziz, mendebalderantz muino bat gainditu
genuen eta Escarra urtegiaren gainean dagoen belarrezko kotara (1829 m) iritsi
ginen. Hurbil dagoen Tosquera mendilepoan (1816 m) Punta de Pazinotik (1965 m)
datorren kordalarekin lotu ginen. Bertan hasi genuen gando-zeharkaldia beti
mendebalderantz. Lehen Puntas de la Tosqueran (1946 m) (2.15h) utzi gintuen
belarrezko aldapa igo genuen.
Hurrengo sakonunetik (1894 m)
beste belarrezko kota bat (1927 m) gainditu genuen Punta Condiana (2239 m) (
3.00h) heltzen uzten duen igoera aldapatsua baino lehen. Kontrako gandorra
malkartsua da, sahiestu genuen hegoaldeko gandorratik pixka bat jaitsiz, gero
IM diagonalean, Hurrengo bretxara heldu arte (2214 m). Punta Sorpenara (2249 m)
harri deslaiazko aldapatik berehala iristen da.
Kordaletik jarraituz, beste sakonune batetik (2209 m) Pico de Tres
Hombres (2276 m) (3.45h) igotzen da, bertan gandor-zeharkaldia amaitzen da. Tontor honetatik iparralderantz
Midi d`Ossu, Sierra de Ferraturas, Arriel, Palas, Balaitous, Picos del Infierno
y Pico de las Argualas. Hegoalderantz Gallego Ibaiak Sierra de Tendenera Sierra de la Partacua-tik bereizten du.
Sierra de Partacua Pico Escarra, Pico Anayet eta Col de Portalet-en bidez
luzatzen da.
Aurreko mendilepora itzuli ginen
(2209 m), Condina Iturria sortzen den zirku txikiatik hegoalderantz zuzendu
ginen. Eskuineko aldetik errekaren bidea jarraitu genuen (H). Escarra
amildegiaren hondorantz urak erortzen direnean eskuinagora desbideratu ginen,
belarrezko pala aldapatsuak jaitsi ginen arana zeharkatzen duen pista arte (1700
m). Aurrean genuen artzain-etxola bi ohatzeekin eta bi lastaira apurtuekin.
Pista jarraitu genuen (E) beherako noranzkoan, Escarra urtegiaren adatsan
kokatuta dagoen abere-pabiloira
ailegatzean aldameneko zubiaren gainetik (1630 m) ibaia zeharkatu genuen.
Hegoalderantz jira egiten duen pistan iraun eta erreka igarotzen uzten duen
pasagunea ez ikusi eginez, Gorgol amildegitik igo ginen Tramacastilla urtegi
arte (1690 m) (5.15 h). Bitan adarkatzen duen pista utziz, presatzen den ibon
eskuinaldeko ertzetik ibili genuen. Presara alegatzean, behean ingurua
zingiratsua denez, medilepo batera (1806
m) zuzentzen den belarrezko aldapa (IE)
igo baino lehen inguraketa txiki bat eman genuen. Orain, Tarmañones mendilepoa
bilatu beharrean (IE) eskuinera desbideratu ginen (HHE). Larreetatik aurrera egiten
duen bidezidor batek, ondo seinalatuta, azken gandorrara eraman gintuen (IE)
dagoeneko oso hurbil Punta de Tarmañones edo Pimendalluelo-tik (1966 m)
(6,15h). Belarrezko tontor honek Tena arana inguratzen duten mendilerroetako
eta kordaletako bista bikainak eskaintzen duitu, baita Vignemal-ekoak ere.
Punta de la Cochatara begiratuz
jaitzi ginen iparraldeko belarrezko pala
aldapatsutik, behin Tarmañones mendilepoan (1754 m) Tallata amildegitik jaisten
den bidezidorra hartu genuen mendi-hegalean zehar ibiltzen den beste pista bat
aurkitu arte. Jaisten jarraitu genuen (EIE) El Saldoren kontrahormatik basoan
zehar. Escarra ibaiaren ondoan doan beste pista bat hartu genuen errepidera
heldu baino lehen Escarrillatik oso hurbil.
Luis.
Luis.
No hay comentarios:
Publicar un comentario