Ibilbidea markaturik dago PR-10-P-ko marra zuri eta horiez .
Cardaño de Arriba-ko parking-tik (1450 m) pista bat hartu
genuen, iparralderantz doana. Valcabe errekaren zubian norabideaz aldatu ginen
(IE) eta Las Lomas errekarekin
paraleloan jarraitu genuen. Tarte honetan ikusi ahal izan genuen Alto de los
Navarros, eskerrera Pico Internauta eta eskuinera, ura daukanean, Ves urjauzia.
Gure bizkarrean Espiguete irten altzatzen da.
Bi km ibili eta gero pista norabideaz aldatzen da berriro
(IM) Las Lomas errekaren zubira ailegatu arte. Hemen harana zabaltzen da eta
isatsek zuhaitzik gabeko lurra estaltzen dute. Ikusi ahal izan genuen ibili
nahi genuen gandorra ( Pico Las Lomas, Pico Las Cuartas, Guadañas, Frontino,
Peñas Malas, Peñas Zahurdias y Pico Murcia). Bidea iparralderantz doa eta
igotzen hasten da Las Lomas urtegira arte (2055 m), Las Lomas mendia eta Las
agujas de Cardaño-ren azpian. Iparmendebalderantz segitu genuen, lehen goiko
urtegira iristeko eta gero, aldapa gogorra igoz, gandorrera (2306 m).
Orain (M) , kordala zeharkatuz, Pico Las lomas (2444 m) eta
Pico Cuartas (2457 m) kateatzen genituen. Gero (HM) Pico Guadaña(2248 m) eta
Frontino-ra (2176 m) heldu ginen. Pixka geroago Peñas Malas-ko bi tontorrak igo
genituen, mole arraro bat, konprimitutako errekarriek osatua. Jarraian Peñas
Zahurdias inguratu genuen ezkerretik, ibilbidearen arabera, mendia igotzea
erreza ez delako. Peñas Caburdas mendilepora (2177m) iritsi ginen eta hemendik
Pico Murciaren tontorrera (2351 m).
Kordaletik ikus daitezke Alto Carrion-en tontor guztiak eta
Picos de Europa-ko hiru mendiguneak.
La Cerezuela mendilepora jaitsi ginen (H) baina bidearen
erdian mendiaren mendebaldeko malda zeharkatzen den zigi-zaga bat hartu genuen
(M). Horrela Valcabe haranara jaitsi ginen. Norabidea mantenduz eta Valcabe
erreka jarraituz, pistatik, hasierako zubira heldu ginen eta Cardeño de
Arriba-ra pixka bat beranduago.
Guztira 21km, 1530 m desnibel positiboa eta 8,30 ordu oinez
(geldialdiekin).
No hay comentarios:
Publicar un comentario