Isabatik
atera ginen hegoaldetik (790 m), GR11 markak jarraituz. Bidea
ekialderantz zuzentzen da eta “Belengo bidearekin” paraleloan doa harekin
elkartzen den arte, “Corral del
zapateroren” ondoan. Aurrerago Gr11 zatitzen den bidegurutze batera heldu
ginen. Ezkerrera bidea Benabarzera doa eta eskuinera Peña Ezkaurrera Belengo
bidetik. Hauxe da gure aukera.
Jarraitu genuen pistatik eta altuera irabaziz, Berroetako
erreka zeharkatu arte zubi berezi batetik. Ibilbidea Berroetako sakanaren
pinudian sartzen da eta aldapa pikoa hasten da. Pistak sigi saga handi bat
egiten du belarretara, sakanaren gainean, atera arte. Gure aurrean
Arnaia-Kañadaxiloa-Alto Solano de Ezkaurre kordala genuekan. Iparraldeko
aurpegitik ibili ginen tontorrak zapaldu gabe. Gure ezkerrera Ezkaurreko karearrizko blokea ikusi ahal izan genuen
(Ezkaurretxikia, baines, Ezkaurre).
Kordala pasa eta gero ipar-ekialdera jo genuen Ezkaurre
igotzeko. Lehortuta zegoen Ezkaurreko ibonera (1650 m) heldu ginen. Ibonen
gainean igoera malkartsua hasten da, blokez betetako kanal batetik igo genuen
eskuak erabiliz behin baino gehioagotan. Mendi gandorrera iritsi ginean
ekialdera jo genuen tontorrera
ailegatzeko (2050 m).
Iparaldera jaitsi ginen eta gero ipar-ekialdera Abizondo
lepora heltzeko (1641 m). Pagaditik jaisten jarraitu genuen (E) Los Navarros
mendatera arte eta hemendik Zurizako kanping-ra (1220 m).
Ibilbide osoa GR-ko marra zuri gorriez ondo markatuta dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario