Zurizatik (1223m) Petraficha-ko
sakana igotzen duen eta Llano de Taxeras-era zuzentzen den pista hartu genuen. Leku honetan G.R.11
ezkerrera doa, baina guk G.R.11.1 jarraitu genuen, beraz erreka zeharkatu genuen
eta Mazandou-ko sakana-tik igotzen hasi ginen (HE). Gure ezkerrera Punta Ruzkia-ko,
Ralla de Alano-ko, Punta Taxeras-ko, Achar de Alano-ko, Agullas D´Alano-ko,
Punta Mazandu-ko eta Punta de Rincon de Alano-ko hormak gure gainean altzatzen dira. Horrela
Estribiella mendi lepora heldu ginen (2000 m), Pico Estribiella eta La Punta
del Rincon de Alano-ren artean.
Estribiella-ko sakana jaitsi
ginen (E), cuello de Estribiella-tik pasatuz (1480 m). Bertan sakana estutzen
da, baina sirga batek eta iltze batzuek laguntzen gaitu pasabidea gainditzera
baina ez dago arazorik, erraza. Errekaren ezkerratik jaisten segitu genuen
pagadira iritsi arte. Handik gutxira Oza-ko ohianaren aterpera eta Ramiro el
monje kanpamendura heldu ginen. Aragón ibaiaren gaineko Oza-ko zubia zeharkatu
genuen. G.R.11.1 norabidea adierazi zigun zutoin adierazlea aurkitu genuen. Bidea
tirolina-parke batetik pasatzen da. Aurrerago
Espata-ko sakana eta Jardin-sakana zeharkatzen ditu eta hegoalderantz zuzentzen
da San Juan de Dios kanpamendura ailegatzeko.
Puen de lo Sacadero-tik ibaiaren beste
aldera pasatu ginen eta galtzada erromatar zaharra, Caesaraugusta-Beneharnun,
(HM) hartu genuen errepidera eta Santana-ko zubira atera ginen arte. Berriro
ibaia zeharkatu genuen eta errepidetik merto batzuk ibili genituen (H). Orduan basoan zehar Gabardito-ko aterpera doan bidea hartu genuen
errepidea (HE) eta Balandín iturria aurkitu arte. Iturriaren gainetik, bide bat Bisaltico kanping-ra ailegatzen da, minutu
gutxira (HM).
DATUAK
DISTANTZIA: 20,62 KM
DESNIBEL: 1245 M
No hay comentarios:
Publicar un comentario