domingo, 5 de julio de 2020

EL PICO DEL MORO LANESTOSATIK



Lanestosako aparkalekuan autoa utziko dugu. Errepide nazionalatik 629, Burgoserako norabidearekin, ibiltzen hasiko gara (HE), baina metro batzuk eta gero errepide komarkala BI 3622 hartuko dugu. Herriaren irteeran, eta errepidearen ezkerrera, kartel batek Pico del Moro-ren igoera adieraziko digu. Harriztatutako bidea da, aurrerago eskaileretan bihurtzen dena eta Kobenkoba haitzulorantz, ipar-mendebalderantz, doana. Tarte hau oso hezea da eta irristatzeko arriskua dago. 


Kobatik pasa eta gero zutoin adierazle batek Los Rellanos bidea esaten du. Bideari jarraituko diogu tarte batean zehar, desbideratze bat eskuinera hartu arte. Orduan aldapa aldapatsuak zituen baso batean sartu ginen. Lehen iparmendebaldeko norabidearekin eta gero iparraldekoarekin igoko gara hormara ailegatu arte. Bertan ibilbidea norabideaz aldatzen da iparekialderantz. Egurrezko hesi batek babesten gaitu amildegira erortzetik. Laster goi-lautadara helduko gara, ezkerrera Pico del Mororen tontorra ikusten den lekura.


Meatze-pista zaharretatik aurrera egingo dugu, lehenengo hego-ekialderantz eta gero iparralderantz, eta tontorreko kareharriaren azpian jarriko gara (730 m). Ezkerretik joango gara pala belartsu bat aurkitu arte. Lehenengo gailur nagusira iritsiko gara (818 m) eta gero ekialdeko gailurrera hurbilduko gara.


Bi gailurren artean kokatuta dagoen lepotik jaitsiko gara hegoalderantz, gero meatze-pistak berriro konektatzeko hegomendebalderantz zuzentzen diren pistak hartuko ditugu. Igotzeko bidea ez errepikatzeko ibilbideak erdizirkulo marrazten du, lehen hegomendebalderantz, gero hegoalderantz eta askenean hegoekialderantz Kobenkobatik gertu. Hemendik harriztatutako bidetik, hasieran ibili ginengatik, hartuko dugu berriro.


Goialdetik begiratuta, panoramika ikusgarria izateaz gain, oso zabala da. Anbototik Las Motas-ko gailurreraino, Lunadan, ikusten da. Hegoaldera begiratuz gero, honako hauek nabarmentzen dira: Zalamatik Kolitxara doan kordala, Caballo, Picón Blanco, Imunia, Peña Lusa eta Las Motas, eta mendebalderantz La Mortera, El Piquete, San Vicente eta Hornijo mendilerroa.



DATUAK
DISTANTZIA: 9,78 KM
DESNIBEL: 594 M