martes, 4 de agosto de 2015

VIGNEMALE OSSOUE ARANATIK





Gabarnietik Bujaruelo mendatera igotzen den errepidea (D923) hartu genuen. Kilometro erdira, gutxi gorabehera, oso bihurgune itxian, tantai-adierazleak Barrage D´Ossoue-ren norabidea adierazten du eta pista bat eskuinatik ateratzen da (M) Ossoue aranean sartzeko. Lehendabiziko metroak asfaltatu daude baina berehala lurzoru gordina eta uniforme gutxiagoa agertzen da, ibiltzeko modukoa izan arren. Lo egiteko egokitua den artzain-aterpe batera, Cabane D´Millas-era, heldu ginen. 2,5 km aurrerago beste artzain-aterpe bat, Cabane D´Ossoue, dago, Barrage D´Ossue-ren ondoan. Cabane D´Millas-en ondoan bibakeatu genuen baina hurrengo egunean ohartu ginen jende gehienak Cabane D´Ossoue-ra heltzea nahiago zuela.


Kanpoan gozaldu eta gero, goiz goizean, ibiltzen hasi ginen, Cabane D´Millas-ean (1680 m). Pistatik (IM) Barrage D´Ossouera heldu ginen (1840 m). Hemen pistak bat egiten du GR 10ekin. GR10ek Baysellance aterperako desbideratzera arte lagunduko gaitu. Aranaren hondoraino jarraitu genuen norabide berarekin, gure ezkerrera Ossoue erreka izanez. Zeharkatu genuen egurrezko zubi batetik eta hasi ginen igotzen gure aurrean geneuzkan izugarrizko hormak. Tapou-en eta Petit Vignemalen maldak dira.


Igotzen ari ginen bitartean elurtegi txikiak aurkitu genituen eta Oulettes errekak osatzen duen ur-jauziaren ondotik pasatu ginen. Atzera begiratuz ikusi ahal genuen Ossoue aranaren lautada goizeko lainoaren azpian. Orain bidea, GR 10-en marra gorriez eta zuriez markaturik, iparralderantz zuzentzen da, baina 2300 metroko kotara heltzerakoan ezkerrera doa (M). Leku berean beste bide bat Des Oulettes urtegietara zuzentzen da, baina ez da gurea. Gure aurrean Ossoue glaziarra eta Ptit Vignemale daude eta gure ezkerretara Montferrat eta Tapouak. Petit Vignemalen itzalpean igotzen jarraitu genuen eta harrian hondeatutako Belleuve kobetara iritsi ginen. Henry Russel kondeak eraikitzea agindu zuen 1888an, Vignemale mendian egiten zituen ibilbidetan aterpe izateko. Kondeak, guztira, 7 koba eraiki zituen , 1881 eta 1893 bitartean, Vignemalen iguruetan.


Metro batzuk aurrerago Baysellance aterperako desbideratzea agertzen da. Tantai-adierazle batek aterpearen norabidea adierazten du (IE), gainera GR10ren marra zuri eta gorriak harantz doaz. Guk genekarren norabideari eutsi genión (M) Ossoue glaziarrera heldu arte (2700 m).
Pirineoetako bigarren glaziarra da, Anetokoaren ondoren, eta 70 hektarea ditu, baina atzerakada nabarian dago. Orain dela urte batzuk ikusten ziren serakak desagertu dira eta haien astarnak besterik ez daude. Hasieran glaziarren inklinazioa oso aldapasu ez da, baina gero makurtuago egiten da eta goiko aldean (3100 m) launtzen da berriro. Paisaia izugarria da, 3000 metroko mendiek osatutako zirko glaziarra. Gailurrak dira: Tapou-ak, Pico Monferrat, Pico Central eta Cerbillona igotzen den arabera ezkerrera, Clot de la Hoult, Pic Long edo Vignemale, Pitón Carre, Punta Chaussenque, Espalda de Chaussenque eta Petit Vignemale eskuinera. Cerbillonaren eta Clot de Hount-en arteko ertzeak, Cerbillona mendilepoarekin erdian, glaziarreko zirkoren frontea osatzen du. Vignemale-en eta Pitón Carre-en artean Gaube bretxa ospetsua dago.


Eskuinera zuzendu ginen (MIM) Pitón Carre-en azpian pasatzeko, Gaube bretxaren ondoan, eta azkenean Vignemale mendi-puzkaren azpian kokatzeko. Tontorra (3298 m) lortzeko azken zatia trepatu behar genuen baina oso erreza da. Azken zati honetan kasko eralbitzea komenigarria da harriak erortzen direlako, batez ere mendia jendez gainezka dagoenean.
Itzuli ginen bide beretik.
 
DATUAK
DISTANTZIA:19,6KM
DESNIBELA: 1691M