lunes, 24 de noviembre de 2014

ZUMAIATIK DEBARAKO FLYSH




Gipuzkoako mendebaldeko kosta bere itsaslabarren itxurarengatik nabarmentzen da. Zumaiaren, Debaren eta Motrikoaren tarteko zatia (Biotopo babestua), indar tektonikoek bultzatuta, agertu zen orain dela 50 milloi urte, harrizko eraketa geruzatuak (Flysh) sortuz. Eraketa hauetan lurraren aro geologiko guztiak bereizi daitezke, horrexegatik kosta honek sekulako balio zientifikoa dauka. Geruzapenak bai itsasbarretan bai itsasoaren solairuan (marearteko zabalgunea) ikusten dira. Gainera eraketa hauen ikusgarritasunak kosta honi aurkitzeko zaila den balio paisajistikoa ematen dio. Gipuzkoa Berdea toles perfektuko soinekoaz jantzita itsasoan sartzen da, artifizial ematen duen geometría marraztuz.


Guk ibilbide posibleetako bat, beharbada ohikoena, ibili genuen. Ibilbide batzuk itsasbarren ganetik doazen eta beste batzuek marearteko zabalgunea zeharkatzen dute, gehien guztatzen zaiguna aukeratzeko.
Zumaiko San Telmo ermitan ibiltzen hasi ginen. Bere oinarrietan, Itzurungo itsaslabarrek eta hondartzak ibilbidearen lehenengo ikuspegiak eskaintzen dituzte. Bideak GR 121eko (Gipuzkoako bira) marra zuri eta gorriei jarraitzen die. Metro gutxietara (M) Algorriko itsaslabarreetara heldu ginen eta bertan marearteko zabalguneko lehenedo zatiak ikusi ahal izan genituen. Bideak kostatik urruntzen da (H) eta barrualdera zuzentzen da. Paisaia kontrasteez beteta dago, alde batetik zelaien berdea eta beste aldetik itsasoaren urdina uhinen aparrak mugatuta. Mendebalderantz jo genuen Saskarate aldera ailegatzeko. Apur bat aurrerago GR 121tik atera ginen, pista bat hartu genuen eskuinera eta beste bidegurutze batean begiratokira (I) jaitsi ginen. Itzuli ginen berriro pistara eta zuzendu ginen (HM) Pagoeta auzora non GR 121 berriro aurkitu genuen.


Pagoetatik iparmendebalderantz joan ginen. Sorazu mendia inguratu genuen eta Arantzagoiko eta Arantzaazpiko baserrietatik pasatu ginen. Potutxikira, beste begiratoki bat, ailegatzerakoan Flysh-en tarte handi bat ikus genezakeen. Portutxikian marearteko zabalgunearen zehar bidea egiten dutenek itsaslabarra igotzeko soka eta burdinezko mailak dauzkate.
Norabidea galdu gabe, metro gutxitan, Sakoneta hondartzara, marearteko zabalgunean kokatuta, heldu ginen. Egia esan, asko hunkitu ninduen. Baten batek liburu baten orrialdeak bezala harrizko geruzak jarri dituelako sentsazioa hartzen duzu. Baina ez itsaslabarretan egindakoarekin konforme, marearteko zabalgunean ordena bera zabaldu zuen ere. Itsasoaren hondoan sortzen diren eta hondartza zeharkatzen diren, lerro zuzenean eta paraleloan, harrizko gandorrak, gero itsaslabarren hormak igotzeko edo alderantziz. Ez dakit zenbat argazki atera nuen baina denborak eta higadurak zizelkatu zituzten milaka xehetasun harrigarriak ateratzeko astia falta izan zitzaidan. Sakonetatik marearteko zabalgunea zeharkatu genuen ez erortzeko kontu handiz, harriak bustita zeudelako, ordu batzuk lehenago mareak urpetuta. Leku batera heldu ginen nondik soka batek itsalabarra igotzen lagundu baitzigun eta kokatu ginen Mendataganaren ondoan.


GR 121tik jarraitu beharrean, Mendatagana inguratzea erabaki genuen (M), antzinako trenbidearen bidea hartuz. Aitzuri hondartzatik hurbil, bi tuneletatik pasatu ginen. Arromendiko hondakin uren araztegira atera ginen eta bertan berriro GR 121 aurkitu genuen. Aldapa pikoa igo eta gero errepidea (N634) zeharkatu genuen. Zelai batzuetatik (M) igotzen jarraitu genuen eta bertatik Debako kostaren ikuspegi zoragarria ikus genezakeen. Askenean Sta Catalina ermitara iritsi ginen. Kosta osoa babesten duen muino batean ermita kokatuta dago eta ibiltzen ari ginen ibilbidearen ikuspegi osoa begietsi ahal izan genuen. Jadanik Debara jaistea besterik ez zitzaigun falta. Lehenik zuzendu ginen hegoalderantz Etxeberri baserrira heltzeko, gero jaisten jarraitu genuen San Roke ermitara ailegatu arte. Amaitzeko, Buenos Aires kaletik hirira iritsi ginen. Asken zati hau oso aldapatsua da eta gainera harriztatutako lurzorua hezetasunaz blai izaten da , erreza da irristatzea.
Konklusioan, ibiltarientzat nahitaezko ibilbidea. Bidean paisaia, kultura eta kirola aurki dezakete. Gutxi gorabehera 15 km ibili genuen eta 500 metroko desnibela gainditu genuen.