domingo, 29 de enero de 2012

HORNIJA MENDILERROAN ZEHAR. PEÑA ROCIAS ETA LA PORRA DE MORTILLANO ARREDONDOTIK.




Hornija mendilerrotik ibilbide zirkularra. Arredondotik Peña Rocias igo genuen eta gero La Porra de Mortillano. Jaitsi ginen Asonera eta itzuli ginen berriro Arrendondora, ibaiaren eskuinako aldetik, bi herriak lotzen dituen bide batetik.



Arredondoko iktiologiko-zentroaren ondoan aparkatu genuen, ibaitik oso hurbil, Ramales-tik etortzen den errepidearen sarreran. Ibaiaren zubia zeharkatu genuen Rocias Auzora igotzen den errepidea hartzeko. Ordu erdi buruan heldu ginen auzora (400 m). Gure aurrean Hornija mendilerroko malda aldapatsuak eta gailurretako kareazko gazteluak. Lehen momentuan auzoko irtera ez genuen aurkitu, baina berehala, azken etxetik sartu ginen maldan, hegoekialde norabidearekin, “Cantiscuela” kanalera hurbiltzeko. Kanalak dauzkan 800 metroak igo genituen norabidea galdu gabe. Aldapa pikoa eta belar luzez beteta. Doi-doi igo, izen bereko mendilepoa lortu arte (1245 m). Igoeran, eta batez ere, goiko aldean, Altos de Asoneko maldak, non “Porracolina” nagusia den,  begietsi eta fotografiatu genitzakeen.


Cantiscuela mendilepoaren aurrean “El hoyo de Cantiscuela “dago, Peña Rocias y La porra de Mortillano bereizten duen dolina daukagu. Dolinaren ezkerretik jarraitu genuen, ekialderantz, harkaitzarren azpian heldu arte. Kars baten erdian geunden eta  gailurrarako bidea bilatu genuen harkaitz zorrotzen artean. Iparraldeko norabidea hartu eta berehala Peña Rociasen gailurrera heldu ginen. Ikusi genituen paisaiak izugarriak ziren, itsasorantz begiratuz Castro Urdiales, Laredo baita Santander ere, eta eguraldi garbiarekin ikus daiteke El Abra ere.










Bide beretik itzuli ginen berriro dolinara eta behin honetan hegoekialderantz jo genuen, dolinaren ezkerretik, porroetara hurbiltzen. La porra de Mortillanora heldu baino lehen hiru porro, porru edo porra-ren azpian pasatu behar dugu. Porroak 20 edo 50 metro dituzten harrizko muinoak dira. Dolina amaitzerakoan lehenengo porroa ezkerratik pasatu ginen, bigarrena eta hirugarrena eskuinatik. Bigarrenaren beheko partean menhir moduko harría badago, El Fraile deritzona, bere ondoan iragan ginen.


Jarraitu genuen hegoalderantz bidesidor nabari batetik Mortillanoren harresia iragan arte. Pizka bat aurrerago iparalderantz biratu ginen harresiaren sarrera batetik. Itzultzeko erabaki genuen Asonera zuzenean jaisten. Jaitsiera aldapatsua, nahiz eta posible izan, kontu handiz ibili behar. Belarrezko maldak dira eta irristakorrak, batez ere, egun hezeetan. Beste aldetik, askotan  amaitzen dira amildegietan. Eguna estali zitzaigun eta arreta osoz jaitsi ginen.


Gailurra atzean utz eta gero medebalderantz joan ginen beste dolina txiki bat pasatu arte, gero iparralderantz berriro. Jaisten jarraitu genuen amildegiak gainditu arte eta mendebalderantz biratu ahal izan genuen. Yadanik bakarrik geratzen zitzaigun Asonera jasiten den aldapa, luze eta aldapatsua, baina azkena. Bakoitzak bere kabuz doa biderik ez dago eta. Azpimarratu nahi ditut Mortillanoko gailurratik hona dauden norabide arazoak. Oso erraza da desbideratzea eta amildegi baten gainean amaitzea. Honek aldapa berriro igotzea ekarriko luke. GPS erabili genuen.


Asonetik Arredondora 4 km badira, ibaiaren eskuinatik ibili genituen, “Senda fluvial” izena daukan bide batetik. Paraje ederragorik ez dago.
Laburbilduz, mendi egun nekatsu eta bikain.


viernes, 13 de enero de 2012

Pierzu





Beleñotik ateratzen den Puente Vidosarako errepidea hartu genuen. LLomena mendilepoan utzi genuen autoa. Hemendik hasi ginen ibiltzen, baina lehenago Cornión fotografiatu genuen ekialderantz begira. Iparekialdera jo genuen Pierzuren gandorrera zuzentzen den pista zabal batetik. Hurbildu ginen orduko señale batek esan zigun pistatik ateratzeko. 




Hasi ginen igotzen belarrez eta harriez betatako aldapa gandorrera heldu arte. Pizka bat aurrerago La majada de Cerboes aurkitu genuen bere bordeekin, zadiekin eta bere artzain-giroarekin. Bordeetara heldu baino lehen jo genuen iparraldera, orain norabide galdu gabe jarraitzen dugu gandorraren mailak gainditzen, haietako bati  Cantu Las Fuentes deritzona. Azken maila gailurra, non hito geodesiko  eta metalezko buzoia dauden. Hemendik ekialde eta hegoalderantz begira ikus daitezke Maciedome, Tiatordos, Peña Ten, Peleñes, Manpodre mendiak. Itzuli ginen bide beretik. Goizeko ibilbidea.