lunes, 23 de abril de 2012

PEÑA ESPATA EDO A RALLA ETA BACÚN MENDILERROA.






Ibilbide hau Colladareta-ren inguruan pasatu genuen asteburuaren bigarren zatia izan zen. Cubilar de Espata aterpean larunbataren gaua pasatu eta gero, igandean Peña Espata edo A Ralla igo genuen eta Bacún mendilerroa, bere bi gailurrekin, Bacún norte eta Bacún sur, zeharkatu genuen. Geroago Vilanua-ra jaitsi ginen.


Cubilar de Espata aterpetik (1680 m) atera ginen. Hegoekialdeko norabidearekin Bozuelo erreka zeharkatu genuen eta malda aldapatsuak igo genituen Peña Espata eta Bacún Norte bereizten duen mendilepora heldu arte. Elur pixka bat bazen maldetan. Behin mendilepoan, ezkerrera jo genuen, iparrekialderantz, Espataren asken maldak igotzeko. Gailurra (2200 m) lortzeko harrizko gandorratik pasatu behar genuen, ekialderantz begiratuz. Collarada eta Collaradeta inguruetan nagusiak dira.


Mendilepora itzuli ginen berriro, hegoaldeari ekin genion, harriezko eta belarrizko aldapa igoz, Bacún Norte-ren tontorrera (2190 m) heldu arte. Hemendik Bacún Sur-era (2115 m) eraman gintuen luze eta belarrizko mendilerroa zeharkatu genuen.


Vilanu-era jaisteko norabideaz aldatu ginen. Hirurehun metrotan zehar iparekialderantz zuzendu ginen, pinudia zeharkatuz jaisten den kordalera ailegatzeko. Behin basoan, bidezidor nabari batek, lehenik hegomendebalderantz eta gero hegoalderantz, jeisten lagundu zigun zig-zag egiten duen pista bat aurkitu arte.  Pistatik beherazten  jarraitu genuen enbor batek moztu zuen arte, orduan ezkerrera. Mugarriek erakutsi zigun bide berria. Basotik atera ginen larra batzueetara, eta dagoeneko ibilbidearen beheko zatian zuzendu ginen iparralderantz Vilanuaren tren geltokira heltzeko. Minutu batzuen buruan bageunden Vilanuaren erdian. Ibilbideak bost ordu edo iraun zuen.






lunes, 2 de abril de 2012

COLLADARETA VILANUATIK


Vilanuatik Colladareta igo genuen bere mendebaldeko aldetik, gero jaitsi genuen ekialdeko aldetik. Gaua pasatu genuen El Cubilar de Espata aterpetxean. Urrengo egunean Vilanuara jaitsi ginen Bacún mendilerrotik.  "Post" honetan lehenego eguneko ibilbidea "Colladareta" erakusten dut. Datorrenean Punta A Ralla edo Espata eta Bacun mendilerroaz idatziko dut.
17600 metroko tarteko ibilbidea.
Vilanuan (960 m) ibiltzen hasi ginen. Zuzendu ginen (iparralde) Santa Maria del Pilar Gazte-aterpetxera. Bertan norabideaz aldatu ginen eta ekialderantz jo genuen.  Asfaltozko errepide batetik 700 metro ibili ginen “La fuente del Paco”-rako saihesbide aurkitu arte. Izei zuri eta pinu-basoa itzaltsua zeharkatzen duen basobidea daukagu, marra horiez eta berdez ondo markaturik. Lehen momentuan bidezidorrak hegoalderantz zuzendu gintuen baina berehala eta betikoz iparekialderantz eraman gintuen “la fuente del Paco”-ra ailegatzeko. Iturrian kantinplora bete eta atsedenaldi txikia hartu genuen. Gero, norabidea galdu gabe, El Cubilar de Espata aterpetxera (1680m) heldu ginen, inguruan iturri eta uraska badaude. Hemen hamarretakoa hartzeko eta motxilaren zama kentxeko kera hartu genuen. Vilanuatik ateratzekoan sakuaz, zerriaz eta afarirako janariaz bete genuen motxila aterpetxean gaua pasatzeko asmoa geneukelako.

  Gailurra lortzeko beharrezkoa dena besterik ez genuen sartu motxilan, eta gero igoera jarraitu genuen. Mugarriz markatutako bidezidor batetik 500 metro zeharkatu genituen, iparmendebalderantz jotzen. Gero iparralderantz joan ginen tarte aldapatsua gainditzeko, Harresia deitzen dena. Hemendik aurrera bidea leuntzen da. Harriez josita eremua zeharkatzen genuen iparekialderantz begiratuz. Abete igarobidetik pasatu ginen eta Collarada-ko hegoekialdeko aurpegiaren azpian eta Colladareta-ko iparmendebaldeko aurpegiaren azpian kokatu ginen. Ezkerralderantz IP-ko (2565m) mendilepoa zegoen, Collarada eta El Fraile bereizten dituena. 




Gu eskuinera joan ginen, ekialderantz, La Colladareta y El Fraile bereizten duen beste mendilepo batera ailegatzeko (2673 m). Heldu baino pixka bat lehenago eskuinera berriro zuzendu ginen Collaradetaren bizkarra lortzeko, gero hegoalderantz eta minutu batzuetan gailurrean geunden (2729 m). Ibilbide osoan Collarada, Collardeta eta inguruko ikuspegiak bikainak izan ziren. Baina benetako ustekabea tontorrean zegoen. Pirineo, besterik ez: ikuspegiaren hondoan Partacua, Cilindro de Marmoré, Monte Perdido, Soum de Ramond, Macizo de Vignemale, Garmo Negro, Infiernos, Gran Facha, Balaitus, Frondiellas, Palas eta gure aurrean Pala de Alcañiz, Peña Escarra, Pala de IP.
Igotzeko Collaradeta-ren ezkerreko amildegiak gainditu genituen , baina jaisteko esnuinakoak aukeratu genituen, horrela ibilbide biribila bete genuen.




El Fraile eta Collaradaren arteko mendilepora itzuli ginen. Peña Nebera-rako norabide hartu genuen (ekialdera). Jaitsi ginen oso pikoak ziren aldapa elurtuen gainean kokatu arte. Mendiaren alde honetan igotzekoan baino elur gehiago zegoen. Hegoalderantz eta pixka bat mendebalderantz, El Cubilar de Marañan-era jaisten hasi ginen. Kontu handiz elurraren azpian izotza zela eta. Kranpoiak erabili behar izan genituen. Jaitsiera osoan Collaradeta-ren iparraldeko aurpegi izugarria nagusia izan zen. Kars eta labirinto-itxurako alde batera ailegatu ginen eta bertan eskuinera joan behar izan genuen El Cubilar de Buelles-tik jaitsi den errekara heldu arte. Mugarriez markaturik zegoen bidezidorratik jarraitu genuen Bozuelo sakanera ateratzeko. Sakan hau Marañan mendilepotik jaisten da, Punta Espata-ren azpian. El Cubilar de Espata aterpetxera iristeko sakanaren bidea baino ez genuen jarraitu behar, 800 metro mendebalderantz. Burugabeko batzuek kale gorrian lo egin zuten, sakuez eta vivac-zorroez, izarrak ikusteko asmoz. Goizean esnatu ginen antzigarrak estalitak. Merezi izan zuen, gaueko zerua izarrez beteta egon zen, mendi elurtuen gainean.
Hurrengo egunean Vilanua-ra itzuli ginen Bacún mendilerrotik Punta A Ralla edo Espata igo eta gero.