domingo, 7 de junio de 2020

Lekanda. Ibilbide zirkularra: Pagomakurre-Arraba-Lekanda-Ojo Atxular-Pagomakurre.

 



Ibilbideak Itxinako ipar-ekialdea dabil eta Gorbeiako parke naturalaren ikuspegi galantak eskaintzen dizkigu baita Itxinako txoko politenetako batzuk ere.


Pagomakurretik (850 m) atera ginen Arrabako zelaietaraino (lehen HE eta gero H). Arrabako atetik eskuinera jo genuen Igalerantz lepora (1160 m) igotzeko. Hemendik aurrera bidea bihurtzen da. Itxinako ipar-ekialdea zeharkatu nahi dugu eta horrek esan nahi du Kars baten gainean ibili behar dugula, bere dolinez, bere hautsitako harriez eta bere pagoez. Bidea oso deserosoa da eta harri piloak egon arren, behin baino gehiagotan galtzea oso erraza da.


Igalerantz lepotik Lekandara igo ginen (1312 m) iparralderantz zuzentzen diren harri piloak eta senda jarraituz, baina norabidea galtzea ez da zaila. Gailurreriagatik aurrera egiten dugu iparmendebalerantz. Lehen Pagozabal igo genuen ( 1300 m) kordalaren iparraldeko aurpegira joan ginen hortik ibiltzea errazagoa zelako. Berehala Aranobaltzaren tontorrera heldu ginen (1282 m). Norabide berbera jarraituz Asparretara iritsi ginen (1186 m) eta Ojo Atxularrera jaisten hasi ginen. Nire iritzian asken zati hau zailena da. Bidea ia ez da ikusten eta nahiz eta harri piloak egon, batzuetan belar altutan ezkutatuta daude. Euria eginez gero eta hezitasunarekin, tarte honetan irristatzea arriskutsua eta erraza izango da.


Ojo Atxular-tik elorriz betetako zelaietara jaitsi ginen (lehen E eta gero I). Gero, pixka bat gehiago iparalderantz, pagomakurreko bidea hartu genuen, ekialdera zuzentzen dena.


DATOS
DISTANCIA: 8,34KM
DESNIBEL: 464M