viernes, 24 de junio de 2011

MIDI D´OSSAU ANEOUTIK



Aneouko aparkalekutik (1720m) aurrean genuen belardia zeharkatu genuen, iparraldera jotzen, Pombieko aterpera heltzeko asmoz (2030m).  Baina heldu baino lehen  aldapa gora ibili behar  Zig-zag eginez.
Aterpeak, bere ondoan dagoen  ibonak  eta Midik duen izugarri itxurak mendizalei irudi ahaztuezina eskaintzen digute. Jarraitu genuen iparralderantz, Col de Souzonera (2120m) ailegatu arte, harrizko kaos atzean utzita.
Mendi-lepotik, mendebalderantz begiratuz, Midiko iparekialdeko hormara hurbildu ginen. Bageunden lehengo tximiniaren aurrean, erraza baina asken momentuan kontuz ibili behar, pasurik sailena dela eta, iltze bati esker gainditu genuen. Pizka bat aurrerago, eskuinera, gure zain dago bigarren tximimia, hogeita hamar metrokoa. Zailtasun hirugarren maila ematen diote. Baina nahiz eta izugarria izan helduleku onak badauzka.  Jarraitu mendebalderantz eta hirugarren tximinia aurkitu genuen, errezena eta luzeena, burdinezko gurutz batean ( 2657m) amaitzen dena. Gailurrera (2884 m) heltzeko falta zaigun zatiak ez dauka arazorik baina oso astuna egin zitzaidan, azken momentuan izan ezik, mendi-ertz debertigarri batetik pasatu behar baikenuen.
Kontuan hartu behar dugu lehenengo tximiniatik mugarriz josita dago bidea. Baina oso erreza da galtzea, malda oso aldapatsua dela eta eremu osoa harrizko kaosak inguratzen duela.
Etorri ginen bidetik jeitsi berriro baina lehenengo eta bigarren tximinietan rapel bana egin genuen.





JAN TA LO :


No hay comentarios:

Publicar un comentario