viernes, 24 de junio de 2011

MIDI D´OSSAU ANEOUTIK



Aneouko aparkalekutik (1720m) aurrean genuen belardia zeharkatu genuen, iparraldera jotzen, Pombieko aterpera heltzeko asmoz (2030m).  Baina heldu baino lehen  aldapa gora ibili behar  Zig-zag eginez.
Aterpeak, bere ondoan dagoen  ibonak  eta Midik duen izugarri itxurak mendizalei irudi ahaztuezina eskaintzen digute. Jarraitu genuen iparralderantz, Col de Souzonera (2120m) ailegatu arte, harrizko kaos atzean utzita.
Mendi-lepotik, mendebalderantz begiratuz, Midiko iparekialdeko hormara hurbildu ginen. Bageunden lehengo tximiniaren aurrean, erraza baina asken momentuan kontuz ibili behar, pasurik sailena dela eta, iltze bati esker gainditu genuen. Pizka bat aurrerago, eskuinera, gure zain dago bigarren tximimia, hogeita hamar metrokoa. Zailtasun hirugarren maila ematen diote. Baina nahiz eta izugarria izan helduleku onak badauzka.  Jarraitu mendebalderantz eta hirugarren tximinia aurkitu genuen, errezena eta luzeena, burdinezko gurutz batean ( 2657m) amaitzen dena. Gailurrera (2884 m) heltzeko falta zaigun zatiak ez dauka arazorik baina oso astuna egin zitzaidan, azken momentuan izan ezik, mendi-ertz debertigarri batetik pasatu behar baikenuen.
Kontuan hartu behar dugu lehenengo tximiniatik mugarriz josita dago bidea. Baina oso erreza da galtzea, malda oso aldapatsua dela eta eremu osoa harrizko kaosak inguratzen duela.
Etorri ginen bidetik jeitsi berriro baina lehenengo eta bigarren tximinietan rapel bana egin genuen.





JAN TA LO :


martes, 7 de junio de 2011

LEDOURMEUR BRETXATIK “CASTILLO DE ACHER”-KO IGOERA, OZAKO OHIANEAN HASITA.


Joan eta etorriko ibilbidea da. Ramiro el  Monje Kanpamenduan (1140m) hasten da eta Castillo-ko hormatzarren beheko aterpera zuzentzen da, Acher mendaterantz jarraitu eta mendiaren ekialdeko aldetik igo, Ledourmeur bretxa eskalatuz.
Ramiro el Monje-ren ondoan dagoen aparkalekuan utzi genuen autoa. Errepidetik itzuli ginen 180 m, gutxi gorabehera, kanpamenduaren esparrua gainditu arte. Errepidetik ezkerrera jotzen duen bidezidorra hartu genuen. Kanpamentuaren hesia behin pasauta sartu ginen basoan, pago, aritz eta pinuek osaturik. Aldapa ez zen oso piko eta berehala heldu ginen pistara (1210m). Errepidetik honaino ekialdera jo genuen.
Pistatik jarraitu genuen, lehendik hegoalderantz eta gero hegomendebalderantz, Castillo de Acher-ren bidea erakutsi zigun seinale-tantai bat aurkitu arte. Seinaleak pistatik atera gintuen ezkerratik. Orduan bidezidor aldapatsu bat hartu genuen, ekialderantz begiratuz. Aurrerago erreka batetik pasatu ginen (1430m) eta basotik atera ginen hegoekialderantz ibiltzen. Asken zatia aldapatsu oso eta gogorra.
Bageunden mendiko larretan, aterpearen ondoan. Hamarretakoa hartu, eta ekialderantz jo genuen larretatik igotzen. Eskuinera utzi genuen Castillo-ko bide normala eta Acher medaterantz joaten den biedari ekin genion, beti ekialderantz. Mendatera heldu baino lehen ezkerrera zuzendu ginen, hormatzarretatik jaisten diren harri gorriek osatzen duten mendi-leporaino. Lepo honetatik Bardal sakana ikusten da, luze eta zabala. Mendiko ekialdeko aldean geunden. Gure gainean ikusten genituen zutabe itxura dituzten harriak. Haien artean  Ledourmeur bretxa dago. Harri gorrien ondotik igotzen duen bidea, mugarriek markaturik, jarraitu genuen horma azpian jarri arte. Bretxa koba zulo txiki batean kokatuta dago, 2º edo 3º zailtasun daukana, kontu handiz igo behar da. Guri kostatu eta gainera bretxaren irteeran arazoak sortu zitzaizkigun elurtegi bat zegoen, baina behin gaindituta ikusi genuen gailurra eta hamar minututan bageunden.
Itzuli ginen bide normalatik. Lehendik hegoalderantz, gero mendebalderantz joan ginen, mugarri handi bat aurkitu arte. Bertan dagoen igarobidetik jeitsi aterperaino eta  igo ginen bidea hartu berriro Ramiro el Monje kanpamendura heldu arte.


     GPS-RAKO TRACKS       

LO EGITEKO: