domingo, 28 de octubre de 2018

PEÑA CASTIL VEGA DE TORO-TIK



Bideak ez dauka sailtasun tekniko edo segimendukorik.
Vegas de Toro-tik abiatzen gara, Sotres-en, (1050 m). Riega de Cambureiro-an sartzen gara MIM norabidearekin (Kontuz ez okertzeko ezkerreko Riega de Las Moñetas-ekin). La Majada del Fresnedal-ko bordetara heltzen gara (1380 m) iparralderantz zuzentzen den bidea hartzen dugu. Metro batzuk ibili eta gero, bideak MIM norabidea berreskuratzen du eta gogor igotzeari jarraitzen dio Fresnedal-ko kanalera arte (1990 m). Metro batzuk gorago Horcada de Camburero-ra ailegatzen gara (2060m).


Peña Castil-en eta Cabeza de Tortorrios arteko lepoan gaude. Bertatik ezkerretara (H) zuzentzen gara 400 metroko desnibelako aldapa igotzeko eta Peña Castil-en gailurrera ailegatzeko (2443 m).




Oharra: track ez da nirea, baina nik egindako bideari ondo jarraitzen dio.
DATUAK
DISTANTZIA: 9,22 KM
DESNIBEL_ 1462 M

lunes, 15 de octubre de 2018

PICO TEBARRAY ETA INFIERNOS IBONES DE BACHIMAÑA-KO ATERPETIK.




Aurreko arratsaldean Balneario de Panticosa-tik Ibones de Machimaña-ko aterpera igo ginen GR11ri jarraituz. Aterpean lo egin genuen eta goizeko 8etan Tebarray-ko eta Infiernos-ko gailurretarako bidea hasi genuen.

GR11ri jarraituz, Ibones Alto y Bajo de Bachimaña-ko ezker aldetatik, martxaren arabera, pasatu ginen. Mendebaldeko norabidearekin Ibones Azules-ra igo ginen (2420 m). Horretarako ibonetatik jaisten den erreka zeharkatu genuen hainbat aldiz. Lehengo pasabidea metalezkoa da, baina kontuz pasatu behar da apurtuta dagoelako. Pirinioetako paisaia berezienetariko bat dugu. Ibonetako uretan inguruko mendiak islatzen dira, Pico Bachimaña, Los Infiernos, Pico Piedrafita, La Marmolera. Mendebalderantz jarraitu genuen, beti GR 11-en gainean. Ibones Azules-etik Cuello del Infierno-ra (2720 m) elurtegi handia eta izotza aurkitu genuen (kranpoiez eta pioletez). Cuello del Infierno-ra behin iritsita, aurrean Ibon de Tebarray  geneukan, ezkerrean Los Picos de Los Infiernos eta eskuinean Pico Tebarray.

Eskuinera (IM) zuzendu ginen, Ibona inguratuz, Tebarray lepora arte (2780 m) eta hemendik Pico Tebarray-ko tontorrera (2880 m) apurtutako lurratik baina igarotzeko modukoa.

Cuello del Infierno-ra itzuli ginen. Orain hegoalderantz jo genuen Los Infiernos-tik jaisten den aldapa ikaragarria igotzeko. Bideak eskuinera eraman gintuen, Garmo Blanco-ren iparraldelko ertzearantz (Garmo Blanco pixka bat txikiagoa da eta gailurririk altuenen sarreran kokatuta dago). Ertzeari jarraituz Garmo-ko tontorraren hurbil heldu ginen. Orain, norabidea galdu gabe, Garmoko ekialdeko aurpegira pasatu ginen. Hemen amildegia gure alboan dago eta eskuak erabili behar izan genituen ez erortzeko, baina bidea erreza da. Horrela, asken lepora ailegatu ginen (3010 m), hain zuzen ere, Mendebaldeko Infiernos-en azpian. Hemendik pixka bat gehiago igo genuen, baina ezin izan ginen tontorretara heldu uda-ekaitza hasteko zorian zegoelako. Zorionez Ibones Azules pasatu ondoren arrapatu gintuen.

DATUAK
DISTANTZIA: 14,15 KM
DESNIBEL: 1141 M

domingo, 7 de octubre de 2018

ARATZ MENDIA ARAIATIK



Autoa utzi genuen Ajuria lantegian (656 m), siderurgia zaharra orain hondamenetan. Lantegiaren goiko aldetik ondo seinaleztatutako bidea hasten da. Bideak San Migel menditik jaisten ziren bagoneten bide zaharrarekin bat egiten du eta IMI norabidea hartzen du. Metro batzuk aurrerago San Migel mendiaren ondoan pasatu ginen eta pixka bat aurrerago, gure ezkerrera, Marutegi mendia eta bere gaztelua ikus ahal izan genituen. Pagadi barruan sartu ginen ( batzutan IMI, bestetan IEI ). Azkosaroi majadara heldu ginen (1180 m). Hemendik, ezkerratik, jaitsi daiteke San Adrian tunelera.

Aratz-Zelai lepora arte igotzen jarraitu genuen (1280 m) (IEI). Gure ezkerrerako metro batzuk igo eta gero Argorriren gandorran kokatu ginen eta berehala bere tontorrean geunden (1301 m). Gero jaitsi ginen (HE) Elurzuloetako tontorrera (1420 m) eraman gintuen kordala hartzeko. Metro batzuk geroago (HE) Aratz mendiaren tontorrean geunden (1445 m).



DATUAK
DISTANTZIA: 11,12 KM
DESNIBEL: 813 M