Bideak ez dauka sailtasun tekniko
edo segimendukorik.
Vegas de Toro-tik abiatzen gara,
Sotres-en, (1050 m). Riega de Cambureiro-an sartzen gara MIM norabidearekin
(Kontuz ez okertzeko ezkerreko Riega de Las Moñetas-ekin). La Majada del Fresnedal-ko
bordetara heltzen gara (1380 m) iparralderantz zuzentzen den bidea hartzen dugu.
Metro batzuk ibili eta gero, bideak MIM norabidea berreskuratzen du eta gogor
igotzeari jarraitzen dio Fresnedal-ko kanalera arte (1990 m). Metro batzuk
gorago Horcada de Camburero-ra ailegatzen gara (2060m).
Peña Castil-en eta Cabeza de
Tortorrios arteko lepoan gaude. Bertatik ezkerretara (H) zuzentzen gara 400
metroko desnibelako aldapa igotzeko eta Peña Castil-en gailurrera ailegatzeko
(2443 m).
DATUAK
DISTANTZIA: 9,22 KM
DESNIBEL_ 1462 M
No hay comentarios:
Publicar un comentario