Autoa utzi genuen Ajuria lantegian (656 m), siderurgia zaharra
orain hondamenetan. Lantegiaren goiko aldetik ondo seinaleztatutako bidea
hasten da. Bideak San Migel menditik jaisten ziren bagoneten bide zaharrarekin
bat egiten du eta IMI norabidea hartzen du. Metro batzuk aurrerago San Migel
mendiaren ondoan pasatu ginen eta pixka bat aurrerago, gure ezkerrera, Marutegi
mendia eta bere gaztelua ikus ahal izan genituen. Pagadi barruan sartu ginen (
batzutan IMI, bestetan IEI ). Azkosaroi majadara heldu ginen (1180 m).
Hemendik, ezkerratik, jaitsi daiteke San Adrian tunelera.
Aratz-Zelai lepora arte igotzen jarraitu genuen (1280 m)
(IEI). Gure ezkerrerako metro batzuk igo eta gero Argorriren gandorran kokatu
ginen eta berehala bere tontorrean geunden (1301 m). Gero jaitsi ginen (HE)
Elurzuloetako tontorrera (1420 m) eraman gintuen kordala hartzeko. Metro batzuk
geroago (HE) Aratz mendiaren tontorrean geunden (1445 m).
DISTANTZIA: 11,12 KM
DESNIBEL: 813 M
No hay comentarios:
Publicar un comentario