Ibilbidea Guzmantara-ko
mendietako batzuk dabil. Quisicedon hasten da eta Neveron del Poyuelo eta La
Churra-ko kordalari jarraitzen dio Espinosa de los Monteros-etan bukatzeko.
Ikuspegi zoragarriak dauzkagu: Iparraldera Castro Valnera eta Peña Lusa eta
hegoaldera Sotoscueva arana Dunia-ren, Cornejo-ren eta Citorca-ren goratzeek
itxita. Pistek eta bideek ibilbidea zeharkatzen dute bidea erraztuz. Bustalama-ren
eta Carrascosa-ren arteko tartea elurtuta zegoen eta ahalegin handi bat egin
behar genuen. Horrela, askenean,
bidezidor bat bilatuz, sartu ginen sahiestu behar izan genituen txilardietako
zona batean. Kontuz! Track zona honetara zuzentzen da.
Iparra norabidearekin ibiltzen
hasi ginen. Quisicedo-ko asken etxea pasatu eta gero (720 m) IM zuzentzen den
pista bat hartu genuen 4km-etan zehar Neveron del Poyuelo-tik Sotoscueva-ra
jaisten den kordalera ailegatu arte. Behin kordalan norabiedeaz aldatu ginen IE
Neveron del poyuelo-ko tontorrera heldu arte (155 m). Pista 2 km-ri uztea eta
mendia zeharkatuz iparrera joatea nire iritziz hobe da, gailurrera bizkor
iristeko.
Orain ekialderantz jo genuen La
Churra (1496 m) La Zurruzuela (1390 m) eta la Zurruzuela-ko harria pasatuz eta
gure ezkerrera Los Castrios-ko haize errotak utziz. La Carrascosa-ra (1357m)
eta Bustalama-ra (1275 m) heldu ginen. Lekua elurraz beteta zegoen. Peña Lusa-ra
begietsi ahal izan genuen Machorras-etako
bordekin aurre-aurrean.
Pixka bat aurrerago pista
Machorrerantz jaisten da (IMI). 120 metroko desnibel jaitsi ginen
distantzia-metro gutxietan hurbileko lepo batera arte non eskuinera zuzendu
ginen (HE) Domingo Pajaro aldera ailegatu arte.
Tarte honetan pistatik atera
ginen bidezidorra hartzeko baina txilarra eta argoma oso itxita zeuden.
Pistatik jarraitu bagenu bidea erosoago izango zen. Domingo Pajaro-ko
ibarretik Barcenas-era jaisten den pista hartu genuen, Toba errekaren bidea
jarraituz (IM). Borda batera heltzerakoan erreka oinuts zeharkatu behar izan
genuen korronteak pasatzea ez zuelako uzten belaunak busti gabe. Barcenas-tik
heldu ginen Espinosa-ra El Bardal deitzen duten zonatik.
DISTANTZIA: 24,16 KM
DESNIBEL: 912 M
No hay comentarios:
Publicar un comentario