domingo, 22 de septiembre de 2013

NARANJO DE BULNES HEGOALDEKO AURPEGITIK. LOS MARTINEZ-EN IGOERA.



Ez naiz eskalatzaile, ezta pentsatu ere, baina Naranjo de Bulnes-en gailurra zapaltzea desio bat zen, inoiz uko egin ez niona, nire motxilan perla bat. Baldintza batzuk batetzen baziren, garrantzitsuena, ziurtasuna bermatzen zuen kordadaren lehen on batek lagunduta joatea, Naranjo de Bulnes-en hegoaldeko aurpegia niretzat eskuragarria zen.


Rafa eta biok igotzeko gai ginela konbentzituak eta erabakiak geunden eta eta eskalada bermatzeko Altius-en gida bat, Sergio, kontratatzea erabaki genuen. Rafa ni baino askoz hobeto moldatzen da egoera hauetan, eskarmentu gehiago eta trebezia gehiago. Horrela antolatu genuen "el trio calavera" Sergio lehena, igoera irekitzen, Rafa bigarrena, Sergio bermatzen eta ni hirugarrena ez erortzea eta oso astuna ez jartzea beste beharrik gabe.


Igoera ez dut deskribatuko oso ezaguna dela eta. Hasieran 5º-ko pasabidea, itsaspenean, organoren tutuak, anfiteatroa etc. Jaitsi ginen Teogenes-tik lau rapelez, hiru luzeak eta bat motza, bigarrena extraplomo-arekin. Luis Alejos-ek "Alta montaña Iberica" eta David Atela-k "Los Urrieles, Macizo Central de Picos de Europa" egindako deskribapenei lotzen natzaio.













Nire sentsazioak oso askotarikoak eta kontraesanak izan ziren. 5º-ko itsaspeneko pasabidean beldur pixka batetik, arrazoirik gabe oso bermatua nengoen eta, organoren tutuetan eskalatzeko grina eta rapeletan gozamena arte. Esan beharrik ez gailurrera ailegatzea asetze betea izan zela. Rafak, bere aldetik, kontatu zidan horman ume bezala gozatu zuela eta hasierako zalantzen aurrean erabateko kaudimenaz eta bere buruaz ziur zegoela eskalatu zuela. Sergio, Altius-en gida, 100%-ean kordada bermatu zuen profesionala izateaz gain, pertson atsegina eta jatorra da, taldean integratzen dena, mendiko asteburu on bat pasatu ahal denarekin.


 Igoeraren eta pausoen eskema batzuk esekitzen ditut. Ikusten denez mendizale batzuentzat pausoak IV+-koak dira eta beste batzuentzat V-koak.















Beno, laburbilduz, niretzat, eta ez dut handitzen, eskarmentu ahaztuezina izan da.


Sergiorekin edo Altius-ekin harremanetan jarri nahi badu, hona hemen helbide elektronikoa  www.altiusaventura.com .



miércoles, 11 de septiembre de 2013

ALMANZOR ETA LA GALANA



Plataforma de Gredos-ean ibilbidea hasi genuen (1780 m) (HM) oso ondo seinaleztutako harrizko pista batetik. Metro gutxiren buruan La Laguna Grande-rako (M) norabidea hartu genuen eta Reguero Llano aterpetik gertu pasatu ginen. Lehenik Los Cavadores iturrira eta gero los Barrerones-en punturik garaienera igo ginen bitartean norabidea jaso genuen. Bertatik Gredos-ko gailur nagusien lerroa ikus ahal izan genuen, batez ere gure eguneko helburuak: Almanzor eta La Galana. Hegomendebaldeko norabide. Pista berean jarraituz La Laguna Granderaino eta Eola aterperaino jaitsi ginen (1950 m) ( 2,15 h).          
            
Antonaren sakonunean sartu ginen, Bermeja kanalaren aurrean dagoen harrieta da. Ez dago galtzerik, kanala oso nabaria da eta gainera tarte hau              mugarriz beteta dago. Kanaletik igotzen bidebanatze batera heltzen da, ezkerrera joanez gero Bermeja mendilepora ailegatzen da baina joz gero eskuinera Crampon mendilepora iristen gara. Almanzor gailurrera ailegatzeko biderik azkarrena kranponarena da. Guk okertu ginen eta hartu genuen Bermejarena       (2418m)(3,45h), Sagrao-ren eta El Risco de la Portilla del Crampon-ren artean. Hanka sartze honek igotzera eta mendi hegalean zehar ibiltzera (IMI) behartu gintuen Crampon mendileporako igarobidea aurkitu arte (2538 m) (4,30h). Almanzor-ren azpian geunden bakarrik azken metroak geratzen zitzaigun. Mugarriak jarraituz eta pixka bat gure kabuz gailurraren pasabidea aurkitu genuen. Igoeraren azken zati honek IIº ko urratsen bat (PD) ba dauka. Almanzor-ren gailurrak, mugarri geodesiko batek burututa, bi pertsonentzat lekurik ez dauka         (2592 m) (4,50h).


Egun luzea geneukan eta granitozko harriek gonbidatzen gintuen haien forma apetatsuen artean galtzera. Gailurreko harrietatik jaitsi ginen. Zerbait jateko eta indarrak berrezkuratzeko geldialditzo bat egin genuen. Gero, iparraldeko norabidearekin La Galana arte, hurbildu ginen La portilla de los Cobardes-era (5,35h).


Cuhillar de Ballesteros-en gandorretik jarraitu genuen pixka bat, El Cuchillar-ren eskuineko aldera (ibilbidearen arabera) jaisten utzi zigun pasabidea aurkitu arte. Bere hormen azpian osatzen den harrieta zeharkatu genuen. Berehala El Venteadero mendilepora heldu ginen (2476 m.)(6,10h.). Venteadero-tik (I) La Muesca de la Galanak eta La Galanak harrien artean altxatzen den pirámide bakarra ematen dute. Egia esan, zati bakoitzari nortasuna emanten duen eta La directísima de La Galana esagutzen den kanala (H) marrazten duen ebaki batek banandutak daude. Lehenik Muescaren harrieta igo genuen eta gero, kontu handiz, jaitsi ginen kanalera. La Galana-puskan sartzeko pasabidea bilatu genuen, mugarriek eraman gintuen ezkerrera azken urratsak emateko, airezkoak baina errazak, harririk garaienera arte. Ez dago buzoirik. La Galana (2564m) (6,46h)(IIº PD).

La Muesca eta La Galana bereizten duen kanaletik jaitsi ginen (HE), La Galana-ren zuzenekoa. Ez dago arazorik baina kontu handiz ibili behar, joatearen arabera ezkerretik jaisten den 2,50 metroko irtengunea gainditu behar da. Venteaderoaren azpian kokatu ginen, urmael baten ondoan, Ameal de Pabloren aldean (7,36h). Jaisten segitu  mugarriei jarraituz Los Geografos kanaletik. Kanalaren azken zatia destrepatu behar da eta oso garrantzitsua da mugarriak ez galtzea, horrela gertatuz gero urratsak korapilatu ahal dira. Berriro Anton sakonunean eta pixka bat beranduago Eola aterpe  an, garagardoren bat hartu, likidoak berrezkuratzeko eta atseden hartzeko (9h.). Etorri ginen pistatik itzuli ginen berriro La plataforma de Gredos-era (11h). 




                                   GPSRAKO TRACK                                               

miércoles, 4 de septiembre de 2013

VALDESCAÑO-REN IBILBIDEA ETA SALCEDILLOKO BIRA



Ibilbide honetan bi ibilbide batu ditugu, Valdescaño u Orejones de Montescuso-ren ibilbidea eta Salcedillorena. Las Machorras-ean ibiltzen hasi ginen. Auzoaren erdian dagoen aritz zaharraren atzetik asfaltozko pista bat ateratzen da Trueba ibaiaren zubiraino, bertan uraska bat ikus daiteke. Zubi berean marra zuriak eta berdeak, gure bidea markatuz, agertzen dira. Marra zuriak eta urdinak agertzen dira ere, lagunduko digute zati bat, baina La Frente ibilbidearenak dira. Zubia zeharkatu eta berehala  Berolunchu auzoan gaude. Zementozko pista batetik eta borden artean jarraitzen dugu, iparmendebalderako norabidearekin. Los Pilangreros deritzoten leku batera heldu eta, tantai-senailea jarraituz, ibaira jaisten gara izen bereko putzuak ikustera, igeri egiteko txoko ikusgarria.


Bidera itzultzen gara, lehenik ibaiaren ondoan jarraitu eta bigarren zubi batera heldu baina berehala marra zuriek eta berdeek mendian zehar garamatzate, La Imuniaren mendi-adarren azpian pasatuz.  Gero, ibaitik urruntzen gara, Salcedillo-ren ondoan, Lunarako errepidearen zubira jaisten den zementozko pista batekin borda-talde bat aurkitu arte. Valdescaño-ren ibilbidea bertan amitzen da. Leku honetan parking, harrizko mahiak eta eserlekuak egin dira. 


Errepidearen beste aldetik Bernacho-rako  bidea adierazten duen kartela ikusten dugu. Leku berean gure ibilbidearen bigarren zatia hasten dugu, Salcedilloko bira. 2,5 kilometroko ibilbide zirkularra da. Lunadaren zubian hasi eta  metro batzuk beherago errepide berean amaitzen da. Bernacho-rako bidea (marra zuriak eta horiak) eta Salcedilloko bira (marra zuriak eta urdin argiak) elkartzen dira 800 metrotan zehar. Bereizten direnean Salcedilloko birak ibilbide zirkularra marrazten du, aurrerago Trueba ibaiaren parean doa eta zubi erromatarrean amaitu errepidetik oso hurbil.


Valdescaño-ren ibilbidetik itzultzen gara Las Machorras-era. Guztira, joan eta etorria, 8 km dira, ia tarte gabekoa.






domingo, 1 de septiembre de 2013

TABLATO/SARRATO-RA IGOERA (2701m)



Panticosa-ko bainuetxetik (1640 m) GR-11 jarraitzen duen bidetik (betiko bidetik) igotzen gara Brazaroren urtegiraino (2380 m) (2 h.) . 


Urtegi zeharkatu eta gero, beste aldetik inguratzeko metro erdiko zabalera duen hormatxo bat ibili behar dugu. Bizkar batetik altuera irabazten jarraituz (hegoalde), iparraldeko kontrahormaren bidetik  Tablato/Sarrato-raino zuzendu beharrean Peña del Brazato-ren erortzeen azpian kokatutako zirkuan sartzen gara. Urtaroko aintzira batetik pasatu eta gero (2480 m) harritxarren artean igotzen gara hormaren oinarrira arte, horrela gailurraren ekialderantz irekitzen den bretxaren mailan kokatzen gara (2625 m). Aldameneko gandorra oso bertikala denez, hegoaldeko mendi-hegalean zehar ibiltzen gara zati ezegonkor batetik, hegomendebaldeko palarekin lotzeko. Harri eta belarrezko aldapa pikoak Tablato/ Serrato-ren gailurrera eramaten gaitu (2701 m) (3.30h.) .


Brazato eta Bachimaña- ren arroak inguratzen dituzten gailurrez gainera Tendenera eta Partacua mendilerroak eta IP-ko zirkuren tontorrak ikusten dira. Vignemale, Monte Perdido eta La Munia nabarmentzen dira. Ikuspegirik nabarmenena Argualas-ek, Garmo Negro-k, Picos del Infierno-k eta Gran Facha-k, atzetik Balaituz agertzen, osatzen dute. Gailur hau oso egokia da Ibones de Bachimaña aterpetik igoaldi-bideen panoramika egiteko.



Cuello Bajo de Brazato-raino (2502 m) mendebaldeko gandorratik berehala jaisten gara. Iparralderantz neketsuago jaisten da lurraren ezegonkortasuna dela eta. Zirkuren hondoraino heldutakoan, harritxarrez beteta, Tablatoren amildegitik jaistea (I) edo Brazatoren arrora (IIE) itzultzea aukeratu behar gara. Lehenengo aukera gutxitan erabiltzen da. Bestea aukeratzen dugu aintzirak ikusteko. Aintzira batzuen ondoan pasatuz Brazatoren Beheko Aintziraren kubetara iristen gara. Eskuineko ertzaren bidetik iguratzeko altuera galtzea komenigarria da. Aintziraren isurbidera heltzerakoan (2260 m) (4.45 h) belarrezko aldapa batetik jaisten jarraitzen dugu (IM). Ibilbidearen zirkulo ixteko Brazato eta Bachimañaren arroak lotzen dituen tutueriaren hurbil (2200 m) GR 11 aurkitzen dugu. Bide honek eramango gaitu berriro Panticosaren Bainuetxera (1640 m) (6.00h).


Luis