Peña Santa de Castilla igo genuen
Pan del Carmen Parking-etik. Vegarredonda-ko aterpetik pasatu ginen eta
Peña Santa-ren hormetan sartu ginen “kanal estuatik”.
Enol lakuko eskuinera pista bat ateratzen da. Zuloz Beteta dago eta, 2
kilometro baino zerbait gehiagora, gidatu gintuen Pan del Carmen parking-era
(1070 m).
Hemendik Vegarredonda aterpera zuzentzen den pista bat hartu genuen (Hego-Ekialdera). Hasi bezain pronto Redemuñe errekaren gaineko egurrezko zubia pasatu ginen eta tarte batean mendebalderako norabideaz aldatu ginen, gero, berriro, hego-ekialderakoa berrezkuratzeko. Norabide hau jarraituz Piedra eta Canrasu ibarretatik eta La Rondella borda-multzotik pasatu ginen Vegarredonda aterpera ( 1460 m) heldu baino lehen. Jadanik, ibilbidearen zati honetan, La Torre Santa Maria de Enol-en eta Cebolleda-ren lehengo panoramikak gozatu ahal izan genituen.
Hemendik Vegarredonda aterpera zuzentzen den pista bat hartu genuen (Hego-Ekialdera). Hasi bezain pronto Redemuñe errekaren gaineko egurrezko zubia pasatu ginen eta tarte batean mendebalderako norabideaz aldatu ginen, gero, berriro, hego-ekialderakoa berrezkuratzeko. Norabide hau jarraituz Piedra eta Canrasu ibarretatik eta La Rondella borda-multzotik pasatu ginen Vegarredonda aterpera ( 1460 m) heldu baino lehen. Jadanik, ibilbidearen zati honetan, La Torre Santa Maria de Enol-en eta Cebolleda-ren lehengo panoramikak gozatu ahal izan genituen.
Aterpetik, Hego-ekialderantz, aterpe zaharraren ondoan pasatu eta gero,
zuzendu ginen ibarraren hondora. Bideak gora egiten du eta 1820 metrotako
kotan, Porru Bolo-aren aurrean, bitan adarkatzen da. Ezkerreko adarra hartu
genuen Pico La Altiquera-ren eta Pico Los Argaos-en artean dagoen La Fragua
lepora ailegatzeko.
Norabidea galdu gabe, Cebolleda-ren azpian, Las Barriostradas-etatik
pasatzen den pistatik jarraitu genuen Jou de los asturianos-en ahora arte.
Hemendik, lehen aldiz, ikus ahal izan genuen Peña Santa de Castilla. Jou
ezkerretik, ibilbidearen arabera, zeharkatu genuen Jou Santu-aren ahora (2095
m) heltzeko.
Gure eskuinera geneuzkan La Torre de Santa Maria de Enol-en horma
izugarriak eta mendebaldetik Jou izten duten erraldoiak: La Torre del Medio, La
Torre de Las Tres Marias eta La Torre del Torco. Jou Santu-aren ezkerreko
aldetik, ibilbidearen arabera, segitu Jou Santu-aren lepora arte. Jou Santu bi
zulotan banatuta dago eta bi zuloen erdian lepoa.
Bidea ekialderantz jarraitzen
du, Boquete-rantz, baina guk baztertu genuen. Lepotik hurbil Las Balas Iturria
dago, hego-mendebalderantz doazen mugarriak jarraitu behar ditugu. Aurkitzeko
saila, iturburu batetik ura hartzen duen tutu bat besterik ez da. Gure helmuga Peña
Santa de Castilla-ren oinarria zen eta lepotik hegoalderako norabidearekin
doazen mugarriek gidatu ginduen, bi zuloen arteko banalerrotik. Zati honetan
gora ta behera ibili behar, pixka bat trepatu eta harmailak gainditu, leize baten ondoan kokatu arte. Leku berean, ordeka batean, harrizko babes-leku bat dago eta bertan
utzi genituen motxilak.
Gure ezkerrean zeuden harmailak igo eta terraza batera
heldu ginen. Hemendik eskuinera eta zeiharrean kanal estuan sartu ginen. Marra
horiak jarraitu eta bigarren graduko urratzen bat pasatu genuen. Gero
ezkerrera atera ginen lehenengo
irtengunera iristeko, kordino batez horniturik dago, igoera osoaren urratzik
sailena dena. Sartu berriro kanalean estutzen doana II eta azkenean bigarren
irtengunea III agertzen da. Malda harritsu batek gidatu ginduen Iparraldeko
bretxara arte (2500 m).
Vega Huertako isurialderi begiratuz, hegoaldeko
isualdeari, pixka bat jaitsi ginen eta beste pixka bat horizontalean segitu
hormara arte. Hormatzarra igo genuen III eta gandorrean sartu ginen gaiurra
ikusten dagoeneko. Dorretzar batek itxi zigun gandorraren bidea eta jaistera
behartu ginduen. Derrigorrean gaiurraren azpitik pasatu, Jou Santu-ra erortzen
diren las Llambrias-etatik III. Azken igoera gandorrera berriro ailegatzeko eta
hortik Peña Santa de Castilla-ren gailurrean dagoen erpinara.
Jaitsi ginen sei rapel-etan. Hiru rapel gandorratik Iparraldeko Bretxara
jaisteko, Las LLambrias ekiditen, igoeratik hurrun: beste bi kanalean, haietako
bat 50 metrokoa eta azkena, 50 metrokoa ere, III+ eta kanalaren sarbideko zatia
sahiesteko.
Ordutegia :
Pan del Carmen 8 o.
Vegarredondaren aterpea 9,05 o.
La Fragua Lepoa 10,30 o.
Jou de la Asturianos 10,45 o.
Jou Santuren lepoa 11,10 o.
Motxilak utzi genituen lekua 12, 20 o.
III+ urratza 12,30 o.
Iparraldeko bretxa 13,25 o.
Gandorra 13,50 o.
Gailurra 14,09 o.
Refugio de Vegarredonda 19,30 o.
Bibliografia.- Luis Alejos-en "Alta Montaña Ibérica."
No hay comentarios:
Publicar un comentario