Mostrando entradas con la etiqueta Pirineos-eko ibilbideak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Pirineos-eko ibilbideak. Mostrar todas las entradas

lunes, 2 de diciembre de 2013

MASCUNGO ARROILA


Guara mendilerreoa, Pirineoetako hegoalderantz, kareazko mendilerroa da. Bero eta Mascun ibaiek zeharkatzen dute arroil sakonak zizelkatuz, baita harrizko paisai izugarriak sortuz ere. Bertan kirol desberdinak egiten dira baina agian arroil-jaitsiera ospetsuenetariko bat da. Guk joan ginen beste asmo batekin. Paisai izugarri hau gozatzen utz ziezagun Ibiltaritza-ibilbide bat ibili nahi genuen. Hasi baino lehen esan beharra dago ibilbide hau egin baino lehen ibaibidearen ur-maila nola dagoen jakin behar dugula. Ur gutxiarekin baino ezin da egin. Azaroa hil egokia izaten da.


Ibilbidea oso erreza da, ez dago galtzerik. Rodellar herritik jaitsi ginen Mascungo arroilara, iparralderantz. Bidea markaturik eta baizatuta dago,  baita herrian bidea azaltzen digun  kartela aurki daiteke ere.  Lehenengo unetik, ibaiaren igadura dela eta, harriek eta amildegiek hartu dituzten itxurak oso ikusgarriak egin zitzaizkigun. Ibaibidean sarturik ibili ginen (I) ur gutxiarekin. El Castillo Baselizaren  eta Mascungo iturriaren ondoan pasatu ginen. Jarraitu (IM) ibaibidea utzi gabe eta hiru kilometrotara bidegurutz batera heldu ginen. Bidea banatzen da ezkerratik Orin herrira igo eta eskuinera ibatik jarraitu, gure bidea. Bertan ikus daitezke bitxiak diren harrizko eraketak, La Ciudadela eta La Cuca de Vellostas deritzenak. Argazki pilo bat atera genien arroilaren hormetan dauden kobei eta puro-itxura duten eraketa erraldoei. Ibaibidearen erdian dagoen harrziko bola erraldoi bat, "El Bolo dó Real" oso bitxia egin zitzaigun ere.


Hemendik aurrera bidezidorra ez da oso nabaria, kontu handiz ibili behar da. Ibaiaren hormak ixten diren ondorioz ertzeetatik ibilbide paralelo ibili behar genuen, batzuetan maldeetatik trepatuz eta besteetan ibaibidearen harriak sahiestuz, baina beti bidezidorra, mugarriak edo seinale-zutoiak jarraituz. Horrela beste harrizko eraketa bitxi batera ailegatu arte, " El Beso" deritzona. Urak zizelkatu du ate obalatu bat eta goiko harriek elkarri pot egiten diotela ematen dute. Hemen ibaibidea sakonagoa da, eta eskuinetik, joatearen arabera, atera beste biderik ez zegoen. Muxuaren beste aldera pasatu ginen malda malkartsu batetik. Metro gutxietara Otin Turmo mtik igotzeko bidea adierazten duen seinal-tantai bat aurkitu genuen. Aldapa igo genuen El Turmo bidetik, zig-zag eginez. 250 metroko tarte gainditu  mendilepo batera ailegatu arte nondik eskuinera ikusi ahal genuen Otin herria eta gure aurrean, hondoan, El Tozal de Guara.


Mendilepotik, pista batetik, (IM) Otinean sartu ginen, herri hustuta, etxeak eta eliza erortzear daude. Seinal-zutoiak jarraitu genituen (M) herria zeharkatzeko. Gero, Iparralderantz, itzulera hasi genuen berriro Mascunera jaitsiz, hain zuzen ere goizean pasatu ginen bidegurutzera, La Ciudadela-ren  eta La Cuca de Vellostas-en ondoan. Rodellar-era heltzeko asken zatia goizean egin genituen urratsak berriro ibiliz amaitu genuen



domingo, 17 de noviembre de 2013

GAMUETAKO BASOA. LINZAN, ANSÓ.


"Gamuetako basoa"  Linza aterpetik hasten den ibilbidea da. 7,5 km egiten ditu eta 300m aldea igotzen du. Erraza baina ikusgarria, batez ere udazkenean, basoa koloreez hornitzen denean zuhaitzak hostoez biluzten dira baino lehen. Bidea ondo balizatua eta markaturik dago marra berde eta horiez.


Linza aterpetik Zaldiaren igarobidera igo genuen (H) pagoen artean gogorra ez den aldapa batetik. Gero jaitsi ginen hegoalderantz, belardien artean, aurrerago basoan sartzeko. Kilometro batera norabideaz aldatu ginen ekialderantz eta Plana de Diego-tik datorren errekatxo  baten ibarbideari jarraitu genion.


Beste kilometro batera, gutxi gorabehera, erreka zeharkatu, hegoaldera jo eta belarrezko aldapatxo bat igo genuen eta Gamuetako basoan  sartu ginen. Jaitsiera hasi genuen Gamuetako amildegitk mendebalderantz biratuz.


Egurrezko zubitik zeharkatu genuen errakaraino jaitsi ginen. Norabidea galdu gabe, bertan hasten zen pista bati jarraitu genion errepidera arte, klerikoen iturriaren parean. Errepidetik, iparalderantz, heldu ginen berriro Linza aterpera. Udazkenean pagadiaren edertasunaz gain, Txamantxoiaren ikuspegiak gozatu ahal genituen.



martes, 18 de diciembre de 2012

CANFRANC HERRITIK LECHERINES KOBA IZOZTUA.




Ibilbide hau xendaletasuntzat har dezakegu. Ez da inongo tontorrarik heltzen ezta pausu arriskutsurik  emateko beharrik ere. Hala ere, 1000 metroko altuera igotzen da eta 16 kilometro ibiltzen dira, iganderako ibilbidetxo baino gehiago bihurtzen duena. Oso gomendagarria paisaiaren kontrastea dela eta: basoa, mendiko belardiak, kobaren inguruko kareharriak eta azkenean kobaren harrizko, hezetasunezko eta izotzazko iluntasuna.



Canfranc herrian (1040m) ibilbidea hasi genuen, herriaren hegoaldeko sarreratik. Errepidea zeharkatu genuen eta "gaztandegia bi kilometrora" esaten duen seinale tantai baten ondoan bide zidorra hartu genuen. Metro gutzietara aurkitu genuen beste seinale tantai bat GR.11.1-ena (argazkia). Mendebaldelko norabidearekin bide zidorra segitu genuen. Lehenik etxe batzuen ondoan pasatu genuen (argazkia) y pizka bat aurrerago pinudi batean sartu ginen (argazkia), Los Arones amildegitik altitudea irabazten gindoazen bitartean . Errekaren ondoan bidea doa eta ura kudeatzeko egiturak ikus daitezke (argazkia). Zati honetan iturri bitxia daukagu "La fuente de la paja", urazko haría besterik ez da eta edateko lastotxo bat edo zerbait antzekoa beharrezkoa da (argazkia)).
Tarte batean hegoalderantz zuzendu ginen eta gero mendebalderantz. GR. 11-ren marra zuriak eta gorriak agertu ziren maiz (argazkia) baita seinale tantaiak ere. Gabardito bidea (ez nahasi Hecho baiarako Gabardito-arekin) eta gure bidezidorra lotzen diren lekuan seinale tantai bat dago, Gabardito, Canfranc eta Vilanuarako norabideak adierazten dituena (argazkia). Iparmendebaldeko norabideari eutsi genion baina zig-zag-en bat eta bihurgun itxiaren bat ere.
Los Abentazos iturritik (argazkia)(argazkia) (1340 m) pasatu ginen eta aurrerago Gabardito zabalgunera heldu ginen, yadanik pinuditik kanpo. Zabalgunearen sarreran altitudea (1590 m) okertutua daukan seinale tantai bat dago (argazkia). Gure ustean benetako altitudea 1450 metrotik gora ez da igotzen. Iparralderantz bide zidorra nabaria jarraitu genuen, gero mendebalderantz eta azkenean gabarditoko baso-aterpera ailegatu ginen (1500 m) (argazkia). Gure eskuinera, ekialderantz, ikus genitzakeen, lainoen artean, "Los Campanales de Collarada", "Collarada" eta " IP-ko zirkuaren tontorrak (argazkia).
Mendebalderantz jarraitu Aguaré edo Añaza amildegia pasatu arte. Bertatik iparmendebalderantz zuzendu ginen. Beste pinudi batean sartu berriro eta Campón amildegira ailegatu ginen. Hemen bidea iparekialderantz aldatzen da. Pinudia atzean utzi genuen eta Lecherin bajo zabalgunean sartu ginen. Berehala Lecherines bajo baso-aterpean geunden (1700 m) (argazkia) (argazkia). GR11-ren marra gorriek eta zuriek utzi gintuzten Magdalena mendilepora zuzentzen zirelako, Lopez Huici aterpetik pasatuz (argazkia).
Guk iparekialderako norabidea hartu genuen (argazkia). Kareharrizko eta belarrezko aldapa pikoa igotzen den bidezidorra segitu genuen, Tortiellas menditik jaisten diren maldetako eskuinetik, Lecherines koba izoztura heldu arte (2080 m) (argazkia). Azaroan joan ginen , ez zen izotzezko zutabe ospetsuak ikusteko hilabete egokia. Izotz-burruntzi batzuekin etsitu behar izan genuen (argazkia) (argazkia) (argazkia). Egun euritsu egin zuen eta koba ailegatzeko azken tartea  lainoen artean igo behar izan genuen (argazkia). Aldaparen zatirik aldapsuenaren ondoan El Cuartillo leizea dago (1880m), ikusi ezin genuena.




jueves, 8 de marzo de 2012

GAMUETAKO SAKANATIK




Linza aterpera heldu baino lehen, “fuente de los clérigos”-tik atera ginen (1296m). Ekialdeko norabidea hartu genuen Gamuetako sakanean sartzeko asmoz. Hasierako larre zabalak zeharkatu genituen eta sakanako alderik estuenera sarrera eman zigun pagadiara hurbildu ahala altitude irabazten joan ginen. Pagaditik “Chinebral de Gamueta” ikusi genuen eta pixka bat gehiago eskuinera “Los Mallos de la Gorreta”, “Ansotiello” eta haien arteko mendilepoa.



Hegoekialderantz jarraitu genuen eta 1600metroko altitudean aurkitu genuen Gamuetako aterpea, artzain-aterpea. Metro batzuek Jaitsi genituen ikusgarria den lautadatso batera sar gintezen. Berriro ekialderantz y pixka bat iparralderantz “Mallos de la Gorreta”-ren oineetara hurbildu.  Elurrak paisaia menderatzen zuen, 1990 metroko altitudean geunden. Kranpoiak ipini izotzean ez irristatzeko. Eskuinera “Ansotiello” eta “Mallos de la Gorreta”-ren hormatzarrak goratu ziren, ezkerrera “Chinebral” eta “ La Foya”-tik jaisten diren maldak, eta aurrean  “Gorreta Norte” (ezkerrera) eta “Gorreta de los Gabachos” (eskuinera) Gamuetako mendilepoak bereizten ditu .



Nahiz eta eguraldi txarra izan tarte bat gehiago jarraitzea erabaki genuen. Mendilepoko ezkerreko aldetik kanala hartu genuen “Gorreta Norte”-ko malda elurtuak igotzen. Estualdia izan genuen  bertikaltasunak eta elurra izoztuak eragina. 2220 metroko kotara iritsi ginen eta itzultzea erabaki genuen.  “Gorreta Norte” -ko gailurrera iristeko metro gutxi batzuk  falta zitzaizkigun baina berandutzen zen eta eguraldia okerrera egiten zuen.
Azken zatia kentzen baldin bada  esan daiteke urteko edozein sasoiarako  primerako ibilbide  daukagula.