Ibilbide hau xendaletasuntzat har
dezakegu. Ez da inongo tontorrarik heltzen ezta pausu arriskutsurik emateko beharrik ere. Hala ere, 1000 metroko
altuera igotzen da eta 16 kilometro ibiltzen dira, iganderako ibilbidetxo baino gehiago bihurtzen duena. Oso
gomendagarria paisaiaren kontrastea dela eta: basoa, mendiko belardiak, kobaren
inguruko kareharriak eta azkenean kobaren harrizko, hezetasunezko eta izotzazko
iluntasuna.
Canfranc herrian (1040m)
ibilbidea hasi genuen, herriaren hegoaldeko sarreratik. Errepidea zeharkatu
genuen eta "gaztandegia bi kilometrora" esaten duen seinale tantai
baten ondoan bide zidorra hartu genuen. Metro gutzietara aurkitu
genuen beste seinale tantai bat GR.11.1-ena (argazkia). Mendebaldelko
norabidearekin bide zidorra segitu genuen. Lehenik etxe batzuen ondoan pasatu
genuen (argazkia) y pizka bat aurrerago pinudi batean sartu ginen (argazkia), Los Arones
amildegitik altitudea irabazten gindoazen bitartean . Errekaren ondoan bidea
doa eta ura kudeatzeko egiturak ikus daitezke (argazkia). Zati honetan iturri
bitxia daukagu "La fuente de la paja", urazko haría besterik ez da
eta edateko lastotxo bat edo zerbait antzekoa beharrezkoa da (argazkia)).
Tarte batean hegoalderantz zuzendu ginen eta gero mendebalderantz. GR.
11-ren marra zuriak eta gorriak agertu ziren maiz (argazkia) baita seinale
tantaiak ere. Gabardito bidea (ez nahasi Hecho baiarako Gabardito-arekin) eta
gure bidezidorra lotzen diren lekuan seinale tantai bat dago, Gabardito,
Canfranc eta Vilanuarako norabideak adierazten dituena (argazkia). Iparmendebaldeko
norabideari eutsi genion baina zig-zag-en bat eta bihurgun itxiaren bat ere.
Los Abentazos iturritik (argazkia)(argazkia) (1340 m) pasatu ginen eta aurrerago
Gabardito zabalgunera heldu ginen, yadanik pinuditik kanpo. Zabalgunearen
sarreran altitudea (1590 m) okertutua daukan seinale tantai bat dago
(argazkia). Gure ustean benetako altitudea 1450 metrotik gora ez da igotzen.
Iparralderantz bide zidorra nabaria jarraitu genuen, gero mendebalderantz eta
azkenean gabarditoko baso-aterpera ailegatu ginen (1500 m) (argazkia). Gure
eskuinera, ekialderantz, ikus genitzakeen, lainoen artean, "Los Campanales
de Collarada", "Collarada" eta " IP-ko zirkuaren tontorrak
(argazkia).
Mendebalderantz jarraitu Aguaré
edo Añaza amildegia pasatu arte. Bertatik iparmendebalderantz zuzendu ginen.
Beste pinudi batean sartu berriro eta Campón amildegira ailegatu ginen. Hemen
bidea iparekialderantz aldatzen da. Pinudia atzean utzi genuen eta Lecherin
bajo zabalgunean sartu ginen. Berehala Lecherines bajo baso-aterpean geunden
(1700 m) (argazkia) (argazkia). GR11-ren marra gorriek eta zuriek utzi
gintuzten Magdalena mendilepora zuzentzen zirelako, Lopez Huici aterpetik
pasatuz (argazkia).
Guk iparekialderako norabidea
hartu genuen (argazkia). Kareharrizko eta belarrezko aldapa pikoa igotzen den
bidezidorra segitu genuen, Tortiellas menditik jaisten diren maldetako
eskuinetik, Lecherines koba izoztura heldu arte (2080 m) (argazkia). Azaroan joan
ginen , ez zen izotzezko zutabe ospetsuak ikusteko hilabete egokia.
Izotz-burruntzi batzuekin etsitu behar izan genuen (argazkia) (argazkia)
(argazkia). Egun euritsu egin zuen eta koba ailegatzeko azken tartea lainoen artean igo behar izan genuen (argazkia).
Aldaparen zatirik aldapsuenaren ondoan El Cuartillo leizea dago (1880m), ikusi ezin
genuena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario