Mezu honetan mendiko egun bat,
ikusgarria eta erabatekoa, kontatzen dut. Bernera mendilerroa zeharkatu genuen
eta bere zazpi tontorrak, Olibon, Raube de Bernera, Bernera II, Bernera III,
Bozo de Bernera, Bernera eta Punta Alta de Napazal, igo genituen. Ibili ginen
13 km ta erdi, 1300 m igo eta 2º graduko pausoren batzuk pasatu genituen.
Bernera mendilerroaz gain begietsi genituen, ekialderantz La Llena del Bozo, La
Llena de la Garganta, Axpe, Collarada (argazkia) (argazkia); iparekialderantz Midi, Balaitus, Palas (argazkia) eta mendebalderantz Bisaurin, Secus eta Aguerri (argazkia).
Lizara aterpetik (1520 m) atera ginen
El Bozo mendileporako norabidearekin, ekialderantz (argazkia). “Llanos de Lizara”
zeharkatzen duen (argazkia), “La Cueva” aterpera (1580m) igotzen duen (argazkia), Articuso amildegiko urjauzitxoen
ondoan pasatzen den (argazkia) eta azkenik “El Bozo” mendilepora ailegatzen den bidezidorra segitu
genuen (argazkia).
Mendilepotik ezkerrera bira egin
genuen Iger amildegia igotzeko (argazkia). Eskuinatik
La Llena del Bozo-ren maldak jaisten dira eta ezkerratik Punta Alta de
Napazal-arenak. Bidea, pixkanaka pixkanaka, iparralderantz zuzentzen da.
Amildegia estutzen doa eta errekak urjauzi bat osatzen du, ur gabekoa pasatu
ginenean (argazkia).
Metro batzuk gorago, jadanik
Olibon eta Raube de Bernera Ikusi ahal genituen (argazkia). Mendilepo txiki batek (2420 m)
banandutak, elkar bereizten dute Olibon, eskuinakoa, marroi kolorekoa eta
garaiagoa delako eta Ruabe de Bernerak, ezkerrekoa, kareharrizkoa dela berezko
gris kolorea duelako. Ezkerrera jo genuen, norabideaz aldatuz IM, mendilepora
igotzeko (argazkia). Olibon gailurrera (argazkia)) (2475m) igotzeko bere gandor aldapatsutik, kontu
handiz, trepatu behar izan genuen (foto). Berriro mendilepoan errazki Ruabe de
Berneraren tontorrera (2465 m) heldu ginen (argazkia).
MIM norabidearekin mendilerroaren
kareazko gandorra kurritu genuen (argazkia) eta bertan beste hiru tontorrak igo genituen.
Lehenik Bernera II-ra (2448 m) iritsi ginen, mendilepo txiki batera jaitsi
ginen eta Bernera III-ra (2444 m) heldu ginen (argazkia). Tarte honetan zaila ez diren
baina kontuz eman behar ditugun pauso batzuk badaude, 2ª- gradukoak (argazkia) (argazkia) (argazkia). Jarraitu
genuen aurrera eta El Bozo de Berneraren gailurra (2454 m) zapaldu genuen (argazkia).
El Bozo de Bernera eta Bernera
III-aren arteko mendilepo txikira eta hemendik hegoalderako norabidea hartu
genuen lehenik Bernera mendilepora (2380 m) jaisteko (argazkia) eta gero Berneraren
gailurrera (2431 m) ailegatzeko (argazkia). Hemen aurkitu genuen San Mateo de Gállego-ko
talde bat (argazkia). Hemendik agur bero bat.
*Bernera izena duen mendia pasatu berria genuen kareazko gandorratik
bereiztuta dago, Bernera mendilepoa erdiko pausoa eta egokiena delarik.
Mendilerroaren gailur guztia
igotzeko Punta Alta de Napazal besterik ez zitzaigun falta. Bernera mendilepora
itzuli ginen. Hemendik, hegoalderantz, ezkerreko sakonunera jaitsi ginen baina
hondoraino heldu baino lehen eta norabideari eutsiz belarrezko malda igotzen
hasi ginen Punta Alta de Napazal-aren gaiulurra zapaltzeko (argazkia).
Punta Alta de Napazal-aren
hegoaldeko aurpegitik jaitsi ginen. Bidea mugarriz markaturik dago eta oso
aldapatsua da (argazkia). Lehenik hegoalderantz jaitsi ginen, gero ekialderantz eta
berriro hegoalderantz El Bozo mendilepora ailegatu arte (argazkia). Ordu bat beranduago
Lizara aterpean geunden (argazkia), baina lehenago Los Llanos de Lizara-n izen bereko
trikuharriri argazki batzuk atera genizkion (argazkia).
No hay comentarios:
Publicar un comentario