Autoa utzi genuen Elorrioko
hegoaldeko industrialdean, Betsaide bidetik hurbil (240 m) . Ailegatzeko
errepidea zeharkatu behar genuen. Pista, hasieran porlanezkoa (argazkia), hegoalderantz
zuzentzen da. Norabideari eutsi eta 520 metroko kotara heldu ginen non
Durangoko mendiak ikusteko parada izan genuen. Ikuspegi bikain: Anboto,
Ailuitx, Untzilaitx, Mugarra (argazkia). Hegoalderantz begira Betsaide gailurra ikusten
da, baita mendiko istripuetan mendizale hildakoen oroigarria ere.
Hego ekialderantz jarraitu genuen
pinudi batetik (argazkia) betsaide mendilepora (528 m) heldu arte. Bertan aurkitu
genuen urmael bat (argazkia). Hemendik Udalatx bidea hartu genuen, lehenik ekialderantz (argazkia),
gero zati bat iparralderantz (argazkia) eta azkenean berriro ekialderantz (argazkia). Azken zati
honek kordalaren oinarria zeharkatzen du
eta gogortzen da, gainditzen den altitudeagatik eta kareazko harriek ibiltzea
zailtzen dutelako. Kordalara ailegatu ginen Azpoiti mendilepoan (argazkia). Jarraitu genuen Erdikoatxaren oinarrian zehar Uztepe
Osta mendilepora iritsi arte (988m) (argazkia). Metro batzuk gorago tontorraren
azpian dagoen kobara zuzendu ginen (argazkia), bertan aberea zaintzen da. Minutu
batzuk beranduago gailurran geunden (1111 m) (argazkia). Buzoia, Gurutze eta
harrizko mapa gailurraren biztanle
bakarrak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario