domingo, 17 de abril de 2016

ACHERITO HARTZAREN PASABIDETIK



Joan den apirilaren 2an eguraldia ideala izan genuen  mendira igotzeko. Martxoaren elurrek  paisaia estaltzen zuten  eta hau dela eta  aukeratutako ibilbideak gogorra izatea hitzematen zuen. Ez ginen okertu, hasieratik elurretan oinatza egin behar izan genuen. Zorionez bikote batekin  topo egin genuen eta elkarrekin lan eginez, lau pertsonen artean lan eginez, tontorrera iriztea lortu genuen.


Linzako aterpetik zuzendu ginen (H) Zaldiaren pasabidera (1420 m), Gamuetako basora pasatzeko hormaren bretxa bat. Metro batzuk jaitsi ginen eta basoan sartu ginen. Basotik igo ginen (E) metalezko borda batera ailegatu arte (1520 m). Chinebral de Gamueta-ko kordalarekin lotzen duen aldapa pikotik aurrera jarraitu genuen. 100 metroko desnibela ,gutxi gorabehera, igo eta gero, 1600 metroko kotan, ezkerrera (E) jo genuen Hartzaren pasabidean sartzeko. Hartzaren pasabidea  Petrechemako amildegira erortzen diren malda aldapatsuetatik zeharkaldia da, Plana de Diego-en amaitzen duena. Behin honetan maldak elur gogorraz zeuden eta kranpoiak ondo sartzen ziren elurretan.


Plana de Diego-tik, norabidea galdu gabe (E), pixkanaka, pixkanaka, altitudea irabazten gindoazen El Huerto lepora heldu arte (2201 m). Tarte hau oso gogorra izan zen indar gutxi geratzen zitzaizkigulako, elur bigunetan oinatza egin behar izan genuen berriro. Hala ere, ikuspegiek ahalegina konpentsatu zuten. Gure aurrean Acherito-ren aldapa zegoen eta gure ezkerrera Chinebral de Gamuetako hormak, goi-mendiko paisai basataia sortuz.


El Huerto lepoa, hain zuzen ere, Acherito-ko azken aldaparen azpian dago. Tontorrera heltzeko 160 metroko desnibela falta zen. Oinatza eginez tarte batzuetan eta eta elur gogorretan kranpoia erabiliz, Acheritoren gailurra lortu genuen (2362 m). Pirinioa elurtua erabat zoragarria. Inoiz ez naiz hura mirezteaz nekatuko.
Acherito eskiatzailez beteta zegoen, gu ginen  mendizale bakarrak oinez


Itzuli ginen bide beretik.




DATUAK
DISTANTZIA: 12,500KM
DESNIBEL: 1071 M