viernes, 26 de diciembre de 2014

PEÑA EZKAURRE ARGIBIELA MENDATETIK






Peña Ezkaurre kareazko mendi itzela da, oso garaia bere iparekialdeko aurpegitik ikusita. Zuriza baiarango mendebaldean kokatuta dago. Bere tontorretik baiara eta osatzen duten mendiak menperatzen dira, baina gainera, mendebaldeko Pirinio osoa, bere distira guztian, ikus daiteke: Ori, La Kartxela, Anie, Txamantxoia, Alanos, Peña Forca, Mesa de los tres Reyes, Petrechema, Acherito, Chinebral de Gamueta, Castillo de Acher, Midi d´Ossau etc.




Badirudi Ezkaurre toponimo euskaldunak esan nahi duela Ezka ibaiaren aurrean. Orduan esanahiak zerikusirik dauka mendiaren kokapenarekin. Isabatik, Ronkal baiaratik, datorren eta Benabarce baiara hegoaldetik zeharkatzen duen mendilerroaren tontorrerik altuena da Peña Ezkaurre. Ezka Ibaiak Ronkal Baiara iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du eta Isabatik pasatzerakoan mendilerroaren azpian pasatzen da.


Nafartarren mendatean edo Argibiela mandatean autoak utzi genituen (1295 m). Mendatea Benabarze baiararen eta Zuriza Baiararen artean kokatuta dago. Jarraitu genuen ibilbidea oso markaturik dago, Peña Ezkaurreko tontorretik pasatuz mendatea Isabarekin lotzen duen GR 11-ren tarteari egokitzen zaiolako. Marra zuri eta gorriei jarraitu besterik ez genion behar izan. Hegoalderantz ibiltzen hasi ginen Punta Abizondo inguratzen duen pista batetik. Laster bideak mendebalderantz bira egiten du (1360 m) eta Punta Abizondoren hegoaldeko isurialdearen pagaditik, aldats pikoan, igotzen duen bidezidor bihurtzen da. Abizondo mendilepora heldu ginen (1630 m) eta hemendik Peña Ezkaurrearen iparraldeko isurialdea igo genuan.
Abenduan aurreratua igo arren, ez zegoen elurrik, pagadian elurtegi batzuk besterik ez. Hortaz iparraldeko aupegiaren aldapa aldapatsua lur lehorraz igo genuen. Zailagoa izango litzateke elurtua egongo balitz, batez ere jaisten, zati batzuetan aldaparen makurdak 40º gaindi dezake. Hegomendebalderantz norabidearekin eta erritmo onez 1880 metroko kotara heldu ginen, zeinetatik aldapa leuntzen den.


Azken tarte honetan bidezidorra hegoalderantz zuzentzen da, kareazko harriez osatutako harrieta zabala zeharkatuz, Peña Ezkaurreko tontorrera ailegatu arte (2050 m). Harrietara iritsi ginenean zeharkatzen duen sarrio taldeak eta gainetik hegan egin zuen belebeltz-saldoak harritu gintuzten. Asken ustekabea tontorrean zegoen, bertan dolina handiak zulo itzela eragin du eta ematen du bigarren tontorrea dolinaren beste aldetik dagoela. Haraino hurbildu ginen ere. Gainera tontorra hilharri gisa jarritako harlauzez apainduta dago, mendi honetara igotzen diren mendizale askoek jarritak. Hasieran esan dudan bezala, ikuspegi ederrak gozatu genituen eguraldia sekulakoa izan zelako.


DATUAK
DISTANTZIA: 14KM (JOAN-ETORRI)
DESNIBEL: 850 M
 


sábado, 13 de diciembre de 2014

ARETATIK GORDEXOLARA GANEKOGORTATIK ETA BESTE BEDERATZI TONTOR GEHAIGOTIK PASATUZ





Sopelako Munarrikolanda mendi taldea, bere ohiko ibilaldiren barruan, Bizkaiko bira egiten ari da, GR 123-ri jarraituz. Zehazki, joan den azaroan 13. etapa, Aretatik, Laudioko auzo bat, Gordexolara, burutu zuten. Ibilbidea haiekin egiteko zoria izan nuen. Lerro hauetan deskribitzen saiatuko naiz.


Autobusak Aretan (140 m) utzi gintuen eta auzo honetatik igo ginen Alpitxura. Zementozko aldapa piko batetik, iparraldeko norabidearekin, ibiltzen hasi ginen. Pista berehala sartu zen pinudi batean. Bideak, norabide berarekin, baina sigi-saga eginez, altitudea irabazten ari da. 360 metroko kotan pista utzi genuen eta ezkerretik pinuen artean sartzen den bidezidorra hartu genuen. Bidezidorrak (IM) Alpitxuko tontorrera eraman gintuen. Kordalari jarraitu genion (IM) eta, altitudea galdu gabe ezta irabazi ere, kilometro erditan, gutxi gorabehera, Otsoerretako tontorrera iritsi ginen (500m).


Otsoerretatik iparralderantz jo genuen, aldats pikoa jatsi ginen Burgutze mendilepora ailegatu arte. Bertan beste pista hartu genuen (IE), ia,ia Giokogane tontorrera eraman gintuena. Pista, pixkanaka pixkanaka, goraka doa Goikoganeko malda aldapatsuak aurkitu arte. Behin kordala lortu genuen, zuzendu ginen mendebalderantz Goikoganeko buzoira eta tontorrera iristeko (702 m).
Kordalaren lerroa hartu genuen berriro (IM) eta tontor batzuk lotu genituen. Lehenik Mendiluzeko buzoira (729 m) eta Kamarakakora (797 m) heldu ginen eta gero, Solobide mendilepora jaitsi ondoren, Gazteluzar tontorrera (718 m) igo ginen.


Goikoganeko kordalara iritsi ginenetik Ganekogortaren eta Galarragaren arteko lerroa ikusten ari ginen. Baina orain gure gainean geneuzkan eta zuzendu ginen Ganekogortarantz. Bideak pista batetik (IMI) eraman gintuen baina Ganekogortako maldetara ailegatzerakoan pista bide- zidor bihurtu zen. Aldats pikoa igo behar da baina pixkanaka tontorrera ailegatzea lortu genuen. Bertan atsedenalditxoa egin genuen indarrak berreskuratzeko. Ganekogorta (996 m).


Bokata jan eta gero, Gnekogortatik Galarragara doan lerroari jarraitu genion (MHM). Belardiez osaturiko paisaia da. Lehenik Pagerora (959 m) heldu ginen eta pixka bat lehenago Galarragako hormaren azpian kokatu ginen. Gailurrera igotzeko tximinea bat igo behar da, ez dauka arazorik. Eskuez trepatu ahal da baina sokaz eta zirgaz hornaturik dago. Galarragako tontorretik (901 m) bere hegoekialdeko ertzetik jatsi ginen. Lehendabiziko metroak hegoekialderantz ibili genituen baina behin ertzera heldu ginen, aldapa pikoa jaitsi ginen hegomendebalderantz. Mendilepotik (HM) metro batzuk aurrerago azken buzoia eta azken tontorra zegoen, Kiputxeta (723 m).


Gordexolara jaistea falta zitzaigun oraindik. Jaitziera luzea izan zen, gutxi gorabehera, 8 kilometrokoa. Ez dago galtzerik, pista bati eta GR 123-aren marra zuri eta gorriei jarraitu genion baina gainera gordexolarako bidea adierazten duten seinal-zutoiak ba daude. Arretaz ibili behar da Sodupera jaisten diren pistak ez hartzeko. Lehen kilometroak (MIM) baserri batzuen ondoan igarotzen dira, Minaur baserria hondatuta dagoena, Sagarmina baserria eta Urtiaga baserria. Azken baserrian norabideaz aldatu ginen berriro, behin honetan hego mendebalderantz. 2 km ibili eta gero Azkarai auzora heldu ginen, jadanik Gordexolan. Bertan BI 3641 errepidea zeharkatu genuen eta aurrerago Herrerías ibaira iritsi ginen, zehazki Zubiete dorrearen parean. Ibaiari jarraitu genion (HM) eta herriaren erdian sartu ginen Orixando dorrearen ondoan dagoen zubitik.
Guztira 22 km ibili ginen eta 1330 metroko desnivel positboa igo genuen.



DATUAK
DISTANTZIA: 21,66 KM
DESNIBEL POSITIBOA: 1343 M



lunes, 1 de diciembre de 2014

PICO LA MIEL, CASTRO VALNERA ETA CUBADA GRANDE




Lunadako eski-pistetan autoak utzi genituen (1280 m), Pico La Mielen azpian hain zuzen ere. Ibiltzen hasi ginen (HM) erremonteen lerroari jarraituz eta alde honetan txilarrak moztu dituztela aprobetxatuz. Pico La Mielen bi gailurren arteko lepora heldu ginen eta zuzendu ginen (I) iparraldeko tontorrera edo Cantos de las Corvas tontorrera. Mendilepotik harresi baten itxura badauka. Horma igo genuen eta mendi honen buzoi bakarrera heldu ginen (1564 m). Peña Lusaren eta Castro Valneraren argazki politak atera genituen. Mendilepora itzuli ginen eta jarraitu genuen, lehenik hegoalderantz, gero hegomendebalderantz, altuera galdu gabe, ertzeari jarraituz 1570 metroko kotara arte, Pico La Mielen punturik altuena.


Norabide berarekin jaisten hasi ginen, baina berehala norabideaz aldatu ginen (HE),eta aldapa aldapatsua jaisten den bidezidorrra hartu genuen eski pistetatik, Pico La Miel inguratuz, datorren bidea aurkitu arte. Bide honetatik Alto de la Piluca mendilepora (1420 m) (M), Castro Valneraren eta Pico La Mielen arteko dagoena, zuzendu ginen eta segidan mendebalderantz jo genuen Alto de la Pirulera mendilepora igotzeko (1520 m), Castro Valneraren eta Torcaverosaren artean kokatuta dagoena.
 
 
 
Gure aurrean Castro Valneraren iparekialdeko ertzea eta bere iparraldeko isurialdearen ikuspeki ikaragarraiak geneuzkan. Malda aldapatsu batetik ertzearen igoera hasi genuen. Zati bat eskuez igo genuen. Ertzetik atera gabe, hegomendebalderantz zuzendu ginen. Altuera irabazten joan ginen Castro Valneraren kareazko gailurreko plataformara ailegatu arte (1717 m).


Castro Valneratik jaitsi ginen hegoalderantz, baina ibilbideak siga-saga egiten du eta gainera ibilbide batzuk aukera daitezke. Guk kareazko plataforma batzuk zeharkatu genituen eta azken zatian sigi-saga egin genuen harri-piloei eta nabarmenak ziren bidezidorrei jarraituz. Igarobide estu batetik pasatu ginen eta berehala Mendilepo handira iritsi ginen, Castro Valneraren eta Cubada Grandearen arteko dagoena.
 
 
 
Zutoi-senialek Cubada Granderako norabidea adierazi ziguten. Lehenik, hegoalderantz, malda pikoa igo genuen. Behin harrizko bloke handi batzuetara helduta, hurbildu ginen harresiara. Harresiak gailurraren bidea mozten du baina bere alboan metro batzuk jarraituz (HE) bretxa estu batera iritsi ginen nondik goiko aldera pasa daiteken. Pertson lodi batek arazoak izango lituzke hortik pasatzeko. Goiko aldean iparmendebalderantz jo genuen, minutu batzuetan tontorrean izateko.


Mendilepora itzuli ginen bide beretik. Eski pistetara itzultzeko eta autoak berreskuratzeko, itzulinguru interesgarria egin genuen. Bernachora jaisten den ibarbidea hartu genuen (EIE). Pagadia zeharkatu eta gero Bernachoko etxoletara iritsi ginen. Hemendik Castro Valneraren eta Pico La Mielen mendi-adarrek osatzen duten ibarbidea igo genuen. Horretarako Alto de la Piluca mendilepora arte igotzen den bidezidorra bilatu behar izan genuen. Lehenik aurrean geneuzkan etxoletara joan ginen. Ibarbidearen beste aldean bidezidorra aurkitu genuen, harriez osatutako hormatxo baterako paraleloa. Bidezidorratik atera gabe, altuera irabazten joan ginen beste bide bat hartu arte (1420 m), zehazki Pico La Mieletik jaitsi ginenean aurkitu genuena, baina behin honetan kontrako norabidera joan ginen (EIE), eski pistetara. Zati honetan leku ikusgarriak aurkitu genituen, ur-putzuak eta atze-ohial bezala Peña Lusa.
Guztira 14,5 km ibili genuen eta 1200 metroko desnibel igo genuen.




lunes, 24 de noviembre de 2014

ZUMAIATIK DEBARAKO FLYSH




Gipuzkoako mendebaldeko kosta bere itsaslabarren itxurarengatik nabarmentzen da. Zumaiaren, Debaren eta Motrikoaren tarteko zatia (Biotopo babestua), indar tektonikoek bultzatuta, agertu zen orain dela 50 milloi urte, harrizko eraketa geruzatuak (Flysh) sortuz. Eraketa hauetan lurraren aro geologiko guztiak bereizi daitezke, horrexegatik kosta honek sekulako balio zientifikoa dauka. Geruzapenak bai itsasbarretan bai itsasoaren solairuan (marearteko zabalgunea) ikusten dira. Gainera eraketa hauen ikusgarritasunak kosta honi aurkitzeko zaila den balio paisajistikoa ematen dio. Gipuzkoa Berdea toles perfektuko soinekoaz jantzita itsasoan sartzen da, artifizial ematen duen geometría marraztuz.


Guk ibilbide posibleetako bat, beharbada ohikoena, ibili genuen. Ibilbide batzuk itsasbarren ganetik doazen eta beste batzuek marearteko zabalgunea zeharkatzen dute, gehien guztatzen zaiguna aukeratzeko.
Zumaiko San Telmo ermitan ibiltzen hasi ginen. Bere oinarrietan, Itzurungo itsaslabarrek eta hondartzak ibilbidearen lehenengo ikuspegiak eskaintzen dituzte. Bideak GR 121eko (Gipuzkoako bira) marra zuri eta gorriei jarraitzen die. Metro gutxietara (M) Algorriko itsaslabarreetara heldu ginen eta bertan marearteko zabalguneko lehenedo zatiak ikusi ahal izan genituen. Bideak kostatik urruntzen da (H) eta barrualdera zuzentzen da. Paisaia kontrasteez beteta dago, alde batetik zelaien berdea eta beste aldetik itsasoaren urdina uhinen aparrak mugatuta. Mendebalderantz jo genuen Saskarate aldera ailegatzeko. Apur bat aurrerago GR 121tik atera ginen, pista bat hartu genuen eskuinera eta beste bidegurutze batean begiratokira (I) jaitsi ginen. Itzuli ginen berriro pistara eta zuzendu ginen (HM) Pagoeta auzora non GR 121 berriro aurkitu genuen.


Pagoetatik iparmendebalderantz joan ginen. Sorazu mendia inguratu genuen eta Arantzagoiko eta Arantzaazpiko baserrietatik pasatu ginen. Potutxikira, beste begiratoki bat, ailegatzerakoan Flysh-en tarte handi bat ikus genezakeen. Portutxikian marearteko zabalgunearen zehar bidea egiten dutenek itsaslabarra igotzeko soka eta burdinezko mailak dauzkate.
Norabidea galdu gabe, metro gutxitan, Sakoneta hondartzara, marearteko zabalgunean kokatuta, heldu ginen. Egia esan, asko hunkitu ninduen. Baten batek liburu baten orrialdeak bezala harrizko geruzak jarri dituelako sentsazioa hartzen duzu. Baina ez itsaslabarretan egindakoarekin konforme, marearteko zabalgunean ordena bera zabaldu zuen ere. Itsasoaren hondoan sortzen diren eta hondartza zeharkatzen diren, lerro zuzenean eta paraleloan, harrizko gandorrak, gero itsaslabarren hormak igotzeko edo alderantziz. Ez dakit zenbat argazki atera nuen baina denborak eta higadurak zizelkatu zituzten milaka xehetasun harrigarriak ateratzeko astia falta izan zitzaidan. Sakonetatik marearteko zabalgunea zeharkatu genuen ez erortzeko kontu handiz, harriak bustita zeudelako, ordu batzuk lehenago mareak urpetuta. Leku batera heldu ginen nondik soka batek itsalabarra igotzen lagundu baitzigun eta kokatu ginen Mendataganaren ondoan.


GR 121tik jarraitu beharrean, Mendatagana inguratzea erabaki genuen (M), antzinako trenbidearen bidea hartuz. Aitzuri hondartzatik hurbil, bi tuneletatik pasatu ginen. Arromendiko hondakin uren araztegira atera ginen eta bertan berriro GR 121 aurkitu genuen. Aldapa pikoa igo eta gero errepidea (N634) zeharkatu genuen. Zelai batzuetatik (M) igotzen jarraitu genuen eta bertatik Debako kostaren ikuspegi zoragarria ikus genezakeen. Askenean Sta Catalina ermitara iritsi ginen. Kosta osoa babesten duen muino batean ermita kokatuta dago eta ibiltzen ari ginen ibilbidearen ikuspegi osoa begietsi ahal izan genuen. Jadanik Debara jaistea besterik ez zitzaigun falta. Lehenik zuzendu ginen hegoalderantz Etxeberri baserrira heltzeko, gero jaisten jarraitu genuen San Roke ermitara ailegatu arte. Amaitzeko, Buenos Aires kaletik hirira iritsi ginen. Asken zati hau oso aldapatsua da eta gainera harriztatutako lurzorua hezetasunaz blai izaten da , erreza da irristatzea.
Konklusioan, ibiltarientzat nahitaezko ibilbidea. Bidean paisaia, kultura eta kirola aurki dezakete. Gutxi gorabehera 15 km ibili genuen eta 500 metroko desnibela gainditu genuen.






domingo, 26 de octubre de 2014

PICO LOS INFIERNOS BAÑOS DE PANTICOSA-TIK



Baños de Panticosan, larunbatean, egunsentia euririk gabe etorri zen baina goibel. Pico de los Infiernos-era igo nahi genuen.
Eguraldi-iragarpen desberdinek euririk ez baina gailurrak estalitak egongo zirela adierazi ziguten. Nahiz eta horrela izan, gogoz etorri ginen eta helmugari eustea erabaki genuen.


La Casa de Piedran lo egin genuen eta gosaldu bezain pronto 1700 metroko desnibel metatua eta 20 kilometroko distantzia (joan eta etorria) duen ibilbidea hasi genuen.
Egunsentiak Garmonegro eta Argualas-en tontorrak ukitu zituenenan La casa de Piedra-tik atera ginen. GR11 bidea, marra zuri eta gorriez markaturik, La casa de Piedraren atzetik hartu genuen Caldarés ibaiaren errekazuloa gaiditzeko (I) Ibon de Bachimaña aterpera ailegatu arte (2180 m), Ibon bajo de Bachimañaren onodoan. Zati honek, maíz ibilitakoa, bere edertasun naturala mantentzen du. Ibaiak, errekazuloan, bideari itxura fresko eta basatia ematen dioten ur-jauziak sortzen ditu. Harri irristatsu batzuetatik pasatu ginen baina arriskurik gabe metalezko bost zirgek babesturik daudelako. Asken zatiri La cuesta del Fraile deitzen diote eta izen bereko ur-jauzi bat badauka. Ibilbidearen hasieran hegoalderantz Las Crestas de Foratura fotografiatu genuen eta aurrerago, Ibon de Bachimaña aterperen gertu, Pico Xuans eta Pico Serratoren puntak nabarmentzen ziren.


Bachimaña bajo urtegira iritsi ginen. Eskuineko aldetik harri-piloek eta GR11 marrek jarraitzen dute gure bidea adieraziz. Berehala Ibon alto de Bachimañara pasatu ginen eta eskuneko aldetik jarraitu genuen. 90º-ko bira egin genuen (IM) eta urtegiaren ertzetik pixka bat gorago aurrera egin genuen, urtegia atzean utzi arte. Mendiekialderantz, urtegiaren gainetik, Hego-Marcadou eta Grand Pic de Peterneille.
Mendebalderantz jo genuen GR11 markak eta ibaiaren norabidea jarraituz. Ibones Azules-etara heldu ginen (2400 m). Hau paisaia ederra! . Inguruko mendiek aintziraren edertasun basatia, areagotzen dute. Iparraldean Punta Zarra, Pico Gaurier eta Pico de Piedrafita, mendebaldean Los Infiernos eta Arnales, haien elurtegi iraunkorrekin, antzinako glaziarren aztarnak, eta hegoaldean Pico de Bachimaña. Giro honek eta isiltasunak, lagunen ahotsak eta uraren marmarrak apurtua besterik ez, sentsazio berezia, lasaitasunaren eta berria aurkitzeko itxaropenaren nahasketa, eragin zidaten.


Aurrerago El Cuello de los Infiernos-era ailegatzeko aldapa aldapatsua igo behar izan genuen baina beste ikuspegi ederrak itxaroten zigun, Ibon de Tebarray-k eta bere eskuinera altxatzen den bere izen bereko mendiak osatzen dutena.
Gure ezkerreko harritza pikoak (H) Garmo Blancoren tontorrera eraman gintuen (2986 m). Deitzen dute Garmo Blanco marmolera zuria daukalako eta Los Infiernos-en tontorrak gertu daudela adierazten digu.
Lainoen artean tontorretara zuzentzen den gandorra ikusi genuen, benetan itxura izugarria zeukan. Kontu handiz aurrera egin genuen harri-piloak jarraituz (H) eta noizean behin eskauk erebiliz igarobidea ziurtatzeko. Zapaldatxo batera heldu ginen eta bertan harri-piloek ekialderantz zuzendu gintuen azken 70 metroko desnivel gainditzeko eta mendebaldeko gailurra zapaltzeko (3074 m).


Gero “la marmolera” zeharkatu genuen (HE), gandor zuria eta airekoa, erdiko tontorrera ailegatzeko (3082 m) eta lepo txiki pasatu eta gero (E) ekialdeko tontorra zapaldu genuen (3076 m).
Odeien ondorioz planaz aldatu ginen, gainera ezin genuen hurbilgo gailurrak argazkirik atera. Pondiellos mendilepotik itzuli nahiko genuen baina erdiko tontorraren eta ekialdeko totorraren arteko kanala jaitsi beharko genuen. Ezagutu gabe eta ikuspenik gabe etorri ginen bidetik itzultzea erabaki genuen nahiz eta luzeagoa izan.


Ohar.- Orokorrean Ibai baten edo urtegi baten eskuineko edo ezkerreko aldea hartzen da uraren norabidearen arabera, ez pertsonaren norabidearen arabera. Deskribapenetan oso erreza da okertzea, guretzat persona erreferentzia bezala hartzea erosoagoa delako ura baino.
Ohar.- Mendi hauen harriak metamorfikoak dira. Sortzen dira presio handiak edo temperatura altuak jaso dituzten beste harrietatik. Magmen temperatura altuek harrietan berkristalizazioa eragin zuten. Horrela Los Infiernos-en marmolerak sortu ziren. Lehen begiratuan ikusten diren kaltzitazko kristalek marmola egin zuten.


DATUAK
DISTANTZIA: 20,9 KM
DESNIBEL: 1613M


lunes, 29 de septiembre de 2014

LLAMBRION TIRO CALLEJOTIK, FUENTE DETIK

 

Fuente De-ko parking-ean (1078 m) autoa utzi genuen eta zuzendu ginen (M) Canal del Embudo-ra Vega de Liordesera igotzeko. Kanalak, 800 metroko desnibela igotzeko, siga-saga itxia marrazten du, eskerretik Peña Remoñaren hormak eta eskuinetik La Geladakoak albo banatan daudelarik. Liordes-ko lepoan amaitzen da antzinako meatzeetatik gertu. Pixka bat aurrerago (M) Vega de Liordesean (1950 m) sartu ginen. Pico de Europako erdialdeko Mendigunaren hegoaldeko hormen artean sartuta dagoen belardi zabala. Iparralderantz La Padiornako hormak altxatzen dira, hegoalderantz Peña Remoñak, La Torre de Alcacerok, Peña Regalizek eta Tiro Pedabejok osatzen duten mendilerroa eta mendebalderantz Torre Salinas-ek eta La Torre del Hoyo de Liordes-ek belardia mugatzen dute.


Jermoso lepoan dagoen Diego Mella aterperako bidea jarraitu genuen. Vega de Liordes iparraldetik zeharkatzen duen Sedo de la Padiorna hartu genuen. Ez dago arazorik, ondo seinaleztatua dagolako(MIM). Berehala La Padiorna atzean utzi genuen eta iparraldetik Madejuno-Llambrion lerroa agertu zen, Tiro Llago eta La Torre de la Minas de Carbon bereiztea lortu genuen. Hegoalderantz Torre Salinas, Torre del Hoyo de Liordes, Torre del Hoyo Chico eta la Torre del Friero ikusi genituen. Iparmendebalderantz, mendebaldeko mendigunean, Peña Santa de Castillaren eta Torre Bermejaren ikuspegi ederra gozatu genuen. Bideak Colladinasetik jarraitzen du (IM), igo eta jaitsi amaituezina, La Torre de las Minas de Carbon eta La Torre de Casiano Prado inguratzen dituena aterperaino ailegatu arte (2060 m).


Jadanik aterpean, La Torre de Peñalbak, La Torre de Diego Ubedak, La Torre de La Palancak, La Torre de Las Llastriasek eta Llambrionek osatzen duten harrizko zirko ikaragarria aurrean geneukan. Hegoalderantz, eta Jermoso lepotik La Riega de Asotinek egiten duen ebaki handiak bereiztuta, La Torre del Friero altxatzen da. 

Llambrionerako igoera hasteko, 500 metro, gutxi gorabehera, itzuli behar izan genuen etorri ginen bidetik, bidegurutzea aurkitu arte. Bidezidorra iparralderantz doa, La Torre de Peñalbaren eta La Torre de Diego Ubedaren oinarrietara. Pixkanaka gora gindoazen harri-piloak eta marra horiak jarraituz. Trepada erreza (Iº) egin genuen llanbria batzuk gainditzeko eta zapalda batera heldu ginen. Orduan harri-piloek eta marra horiek ekialderantz eraman gintuzten. Hoyo de Llambrión-ean eta Torre de la Palanca-k, Torre de las Llastrias-ek eta Llambrion-ek osatzen duten zirkoan sartu ginen. Norabide berarekin (E) jendarmea ikusi genuen, Tiro Callejoren sarrera seinalatzen duena, baina heldu baino lehen harritza gainditu behar izan genuen, ibiltzeko egonezina eta desatsegina. Harri piloek eta harritzan egindako zidorrek biderik erosoena adierazten dute, baina marra horiak albo batean utzi genituen, eskerretara zihoazenak Lambrión igotzeko beste bide bat bilatuz.


Jendarmearen azpian kokatu ginen eta askenean kanal oblikua, Tiro Callejo delakoa, ikusi ahal izan genuen. Soka batez eta parabolt batez hornituta dago. Bi irtengune dauzka, lehenengoa (IIº) zapalda batean amaitzen da eta jarraian bigarrena (IIº+), pixka bat korapilatsuagoa den bloke trabatua. Atera ginen beste oreka batera, harri askez osatuta. Asken trepada igo genuen (IIº-) eta kanala jarraituz eskerrera jo genuen, 35º-ko aldapa batetik, Tiro Callejo mendilepora heldu arte (2560 m).


Hoyo Trasllambrión-en isurialdera pasatu ginen Llambrionen asken zatia igotzeko bere ekialdeko isurialdetik. Mendilepotik gailurraren erpin geodesikoa ikusten genuen eta, altitudea galdu gabe, mendiaren oinarrira (H) zuzendu ginen. Abuztuan, oraindik, elurtegi batek zirauen. Horman tontorrera eraman gintuen tximinia bilatu behar izan genuen. Lehen momentuan ikusten den tximinia, zuzenean tontorrera doana, ez da. Pixka bat lehenago, ezkutatuta dagoen beste tximinia batera (IIº) harri piloek eraman gintuzten. Lehenik aurrera eta gero ezkerrera igo genuen. Asken zatia oso estua da eta 3 metroko horma batean (II+) amaitzen da. Ertzera atera ginen tontorretik oso gertu. Metro batzuk gehiago gailurreratu genuen Llambrión (2642 m). 
 
 
 
Tontorretik paisaia zoragarria!. Picos de Europako erdialdeko mendigune osoa. Peña Vieja, Naranjo, Tesorero, Torre Cerredo, Torre de La Palanca, Torre Blanca etc. Eta mendebaldeko mendigunearen tontorrerik garrantzitsuenak Peña Santa de Castilla eta Torre Bermeja.
Itzuli ginen bide beretik. Lo egin genuen Diego Mella aterpean. Hurrengo egunean itzuli ginen Fuente De-ra Vega de Liordes-tik argazkien bilduman ikuesten den bezala.


 
DATUAK
DISTANTZIA: 14'22KM
DESNIBEL. 1672M
 


viernes, 12 de septiembre de 2014

MONTE BEDON CUESTAHEDOTIK.




Ibilbide zirkularra eta polita, Bedonen amildegiak zeharkatzen dituena. Erreza egiteko, badauzka 6 kilometroko distantzia eta 300 metroko desnibela. Ibilbide osoan Merindad de Montijaren ikuspegi zoragarria begiezten da.


Ibiltzen hasten gara Cuestahedoren elizan (790 m), herriaren barruan. Elizaren ondoan dagoen etxe baten ezkerreko aldetik pista bat igotzen hasten da, leunki, iparekialdeko norabiearekin. 200 metrotik gertu gurutze batera heltzen gara, bertan ezkerrera biratzen gara, hegoalderantz. Ur-gordailu batetik pasatzen gara eta pistatik jarraitzen dugu. Pixka bat aurrerago pista bidezidor bihurtzen da. Aldapa gora doa nabarmenki, hegoaldeko norabidea eutsiz, eta goiko aldean ikusten diren harri handiak erreferentzia bezala edukiz. Bidezidorra landarez beteta dago baina ez da ixten. Siga-saga batzuk eginez harri handien parean ailegatzen da (980 m), amildegiaren goiko aldean. Gutxi gorabehera Bedonen altitudera iritsi gara. Gure aurrean bertako pinudi bat daukagu eta gure eskuinera, iparmendebalderantz, dagoeneko Bedonen gailurran kokatutako telebista errepetidoreak ikusten dira. Tontorrera ailegatzeko abereen bidezidorrak edo amildegiaren ertzea jarraitu behar ez dugu besterik. Tontorrean, errepetidorez gain, Mendizaleak Taldearen buzoia aurkitzen dugu (1091 m).
 

Igoeran zehar fotografiatu ditzakegu Montija bailara, Picon Blanco eta Caballo mendilerroa, Zalama eta Ordunteko mendiak, Quincocestik gertu dauden Peña Mayor eta Peña Hornilla. Goiko aldean, hegoalderantz ikus daiteke ere Tesla mendilerreoa. Tontorretik, gainera, iparralderantz, dauzkagu Espinosa eta Castro Valneraren inguruko mendiak eta mendebalderantz Sotoscueva bailararen mendiak eta amildegiak Picón, Citorca, Neveron del Poyuelo eta Somo de Guzmantara.


Itzultzeko zuzendu ginen Bedonen eta Piconen arteko lepora, hegomendebalderantz. Bertan Bedonen amildegiak inguratzen dituen pista hartzen dugu, lehenik iparekialderantz eta gero ekialderantz. Ibilbidearen hasieran aurkitu genuen gurutzera heltzen gara eta askenean berriro Cuestahedon.
 
 
 

DATUAK
DISTANTZIA: 6,18 KM
DESNIBEL: 315 M