viernes, 25 de septiembre de 2020

POSETS LA PLETA DE L'ESTALLOTIK

 

CASTELLANO

Posets Pirinioetako bigarren tontorra da (3369 m), baina bere igoerak ez du zailtasun handirik sortzen bide ohikoenetatik. Guk Angel Orus aterpetik igarotzen den bidea aukeratu genuen. Baina ez dut ibilbidearen ideia faltsurik eman nahi. Igoera zorrotza da, izan ere, 1900 metroko desnibela igo eta 17,5 km egiten dira. Ikuspuntu fisikotik, txango gogorra da.

Ibilbidea Pleta de L'Estallon (1530 m) hasten da, eta Eristetik autobusez iritsi ginen bertara. Pista iparralderantz igotzen da, eta, ondoren, ipar-mendebaldera, Forcau edo Angel Orus aterpera arte lagunduko ligukeen baso eremu batean sartuz. Lehenik eta behin, gure ezkerretara erortzen den D'Espigantosa ur-jauzira hurbildu ginen. Aurrerago,  Clot de Chil-eko aterpera doan bidea eskuinera utzi genuen. Bideak, Eristeko Aiguetarekin paraleloan jarraitzen du Les Riberetes pletara iritsi arte. Bertan norabidea hego-mendebalderantz aldatzen da Espigantosako amildegian sartzeko, eta, handik gutxira, ipar-mendebalderantz, Angel Orus aterpera iristeko, Forcau Baixoren azpian.

Basoa desagertu egin da eta orain aurrera goaz (IM), Forcau tontorra inguratuz eta Llardaneta errekaren bila, metalezko zubi batetik zeharkatu genuena. Jarraitu (IM) El Diente de la Llardanaren eta Tuca Altaren artean dagoen Canal Fondan (2670 m) sartzeko. Tarte horren zati bat G.R.11.-ren gainetik doa, baina GR marka gorri eta zuriak alde batera utzi genituen, errekatik aldenduz, iparmendebaldeko orientazioa mantentzeko eta Fonda kanala aurkitzeko. Adi, erraza da G.R. (M) markak jarraitzea, baina hauek Viadosera eramango gintuzke.

Kanalak elur gogorra zuen eta kranpoiak erabili behar izan genituen. Behin gaindituta, harritzar batean sartu ginen El Diente de la LLardanaren azpian. Pixka bat aurrerago 30º-35º zuen elurtegi batetik igo genuen Diente de la Llardanaren lepora ailegatzeko. Amaitzeko, Posets gandor harritsu eta ikusgarria besterik ez zaigu geratzen, eta hortik igo ginen (I) gailurreraino (3369 m).

Bide beretik itzuli ginen.



sábado, 19 de septiembre de 2020

SALVAGUARDIA

 


CASTELLANO

Tontor hori igo genuen Besurtan abiatuz eta Los Llanos del Hospital-ean amaituz. Horrela, paisaia askotarikoagoa zeharkatu genuen, ikuspegiek aspertzeko astirik uzten ez zuten arren. Salvaguardia tontorra, batez ere, tontor panoramiko bat da.

Autobusak Besurtan utzi gintuen. Errepidetik 400 metro atzera egin behar izan genuen (IM), Salvaguardia mendiaren eta Portillón de Benasque-ren igoera adierazten duen kartel bat aurkitu arte (1880 m). Sigi-saga markatua marrazten duen bidezidor  batetik (IE) igoera eroso bat hasi genuen, sigi-saga amaitzen den 2240 metroko kotara iritsi arte. Orduan bidea mendebalderantz doa, udan  aintzira lehor batzuk dituzten Billamuertako zelaietara heldu arte. Baina, iritsi baino lehen, La Maladeta-Aneto, Posets eta Perdiguero mendiguneen eta inguruko haranen ikuspegi ikusgarriak ikusi ahal izan genituen. Zelaietatik metro batzuk lehenago dagoen kartel batek zehaztasun milimetrikoz azaltzen ditu begien aurrean ditugun tontor guztiak. 

Zelaietan, zutabe adierazgarri batek Portillón de Benasquerako norabidea adierazten digu. Laster iritsi ginen (2440 m). Frantses aldera pasatu ginen Boums Du Port aintzirari argazkiak ateratzeko eta gora (M) jarraitu genuen. Piramide harritsua geratzen zitzaigun, igotzeko lekurik garestiena. Airezko pasabide bat du, baina metalezko sirga batez sendotuta dago, erraz pasatzen dena. Tontorrera iritsitakoan (2736 m) Pirinioetako ikuskizunaz gozatu genuen.

Bide beretik itzuli ginen Billamuertako zelaietara. Hemen Los Llanos del Hospital-en helbidea hartu genuen (HM). Orain Perdiguero mendigunea genuen hondoko oihaltzat, eta Llanos lehen planoa. Ibilbidea oso ondo seinaleztatuta dago. Ez du galerarik. Baina, Los Llanos de Hospital parkinera iritsi aurretik, autoa bertan genuelako, ur-jauzi bat bisitatu genuen Esera ibaiaren jaiotzean, Hospital de Benasque-ren ondoan. 



DATUAK

DISTANTZIA: 11,93KM

DESNIBEL:868M





viernes, 11 de septiembre de 2020

ANETO: VALLIBIERNATIK LA BESURTARA CORONAS LEPOTIK

 


 CASTELLANO

Udan sa Benasque-ko udal-autobu sakkon aran batzuetara heltzen dira eta horrela Aneto-ren hegoaldeko aurpegia eta iparraldekoa ibili ahal izan genuen egun berean. Ibilbidea Vallibiernan hasten da eta La Besurtan amaitzen da, guztira 15 km eta 1500 m desnibel.


Benasquen autobusa hartu genuen eta ordu baten buruan Coronas-ko zubira, Vallibiernan, heldu ginen (1960 m). Ibones de Coronas-erako markei jarraituz Coronas errekaren sakanetik igotzen hasi ginen (lehen IE eta gero I). Blokeaz osatutako alde bat gainditu eta gero Ibonet de Coronas-era (2250 m) iritsi ginen Aragüells eta Pedres Albes mendien azpian.


Norabide berarekin, gutxi gorabehera, sakanetik goratzen jarraitu genuen “Ibon inferior de Coronas” aurkitzeko (2640 m). Hemedik harri piloei jarraituz, lehen mendebalderantz eta gero iparralderantz, Ibon Medio de Coronas-era ailegatu ginen, handienera (2720 m). Ibon Superior bidearen eskuinera kokatuta dago eta goitik ahal ikus izan genuen soilik.


Gure aurrean mendi-harresiak zirkuluerdia ixten du non La Maladeta, ezkerrera, eta Aneto, eskuinera, nabarmentzen diren. Anetoren azpian elurtegi batzuk geratzen dira, Coronas glaziar zaharreko ondarrak. Iparekialderantz aurrera egiten elurtegiak pasatu genituen, kranpoiekin, eta Coronas lepora igo ginen (3200 m). Ba geunden mendiaren iparraldeko aurpegian. Bakarrik geratzen zitzaigun asken tartea, glaziarren parterik altuena, tontorrera heltzeko. Horretarako hego ekialderantz zuzendu ginen baina Anetoren gurutzean argazki bat lortzeak eskatzen du zerbait gehiago, Mahomaren pasabidea. Harrizko blokeak osatutako gandorra da, pasatzeko erraz baina aereoa. Eta askenean gailurra (3404 m).

 

Glaziarretik jaitsi ginen erosoak (IM) oinatzei elurretan jarraituz, baina el Portillón superior-era iritsi baino lehen bloke-kaosa gainditzeko alheginak egin behar izan genituen. Hala ere, txarrena etortzeko zegoen. El Portillón-tik (2880 m) La Renclusa-rako (2150 m) jaitsiera oso gogorra izan zen. Indarrak falta zitzaizkigun eta blokeen eta harrobien artean harri piloei jarraituz jaisteak ahituta utzi gintuen. Badago jaisteko beste aukera bat. Glaziarretik Salterillo Ibonera jaisten da eta hemendik La Renclusa aterpera La Renclusa lepotik.

 


 TRACK PARA GPS

FOTOS DE LA MARCHA

 

miércoles, 2 de septiembre de 2020

RÍO SECO-REN BIDEA

 


 CASTELLANO

Bidea Las Machorras-en hasten da eta Río Seco-ren arana dabil. Las Machorras-eko irteeran, Estacas de Trueba-rako norabidean, zutoi adierazle batek Río Seco-ren bidea markatzen du. Hegomendebalderantz ibiltzen hasi ginen bide osoan lagunduko gaituzten marra zuri eta moreei jarraituz. Lehen harri-harresien artean sartutako porlanezko pista batetik, etxolen eta belardien artean. aurrera egin genuen. Minutu gutxi barruan bidegurutze batera heldu ginen pinudiaren ondoan, ezkerretik Mingo Pajaro-ra heltzen da eta eskuinetik Río Seco-ra gure ibilbidea. Hegoalderantz igotzen jarraitu genuen pinudiaren ondoan dagoen pistatik. Laster eskuinera marra zuri eta moreek desbideratze bat adierazten dute baina ez genuen hartu hortik itzuliko ginelako. Horrela Bustrolama eta Las Vegas auzoetara heldu ginen.

Bigarren eskuineko desbideratze batek basotik atera gintuen eremu batera iristeko. Río Seco-ren buruan geunden, Pico Carrasca-ren azpitik. Hegomendebalderantz aurrera egin genuen Rio Seco-ren etxoleetara ailegatzeko. Ibaiaren beste aldera pasatu eta gero jaisten hasi ginen (IE) Pico Las Crespas-en haize erroetaren azpitik. Lehen jaitsi ginen pista batetik eta gero errepide batetik, baina puntu batean marrek errepidetik atera gintuzten belardi batera sartutzeko (INI). Belardia Pagadi batean amaitzen da. Baso barruan  Ibaia zeharkatu genuen bi aldiz eta askenean hasierako porlanezko pistara heldu ginen. Basoaren zati honetan, ondo markatuta egon arren, galdetzea oso erraza da. Arretaz ibili behar dugu. Minutu gutxitan Las Machorras-etan geunden.

Ibilbideak 400 metro desnibel eta 11 km distantzia dauzka eta oso egokia da senderismo guztatzen duten pertsonentzat. Paisaia pasiego tipikoa da. Bertan pinudia, pagadia eta belarriak, beraien etxoleekin, nahasten dira. Ibilbidetik ikus daitezke Picón Blanco, La Imunia, Las Crespas eta El Pico La Miel.


 

GPSRAKO TRACK

IBILBIDEAREN ARGAZKIAK