Aurreko arratsaldean Balneario de
Panticosa-tik Ibones de Machimaña-ko aterpera igo ginen GR11ri jarraituz.
Aterpean lo egin genuen eta goizeko 8etan Tebarray-ko eta Infiernos-ko
gailurretarako bidea hasi genuen.
GR11ri jarraituz, Ibones Alto y
Bajo de Bachimaña-ko ezker aldetatik, martxaren arabera, pasatu ginen.
Mendebaldeko norabidearekin Ibones Azules-ra igo ginen (2420 m). Horretarako
ibonetatik jaisten den erreka zeharkatu genuen hainbat aldiz. Lehengo pasabidea
metalezkoa da, baina kontuz pasatu behar da apurtuta dagoelako. Pirinioetako
paisaia berezienetariko bat dugu. Ibonetako uretan inguruko mendiak islatzen
dira, Pico Bachimaña, Los Infiernos, Pico Piedrafita, La Marmolera.
Mendebalderantz jarraitu genuen, beti GR 11-en gainean. Ibones Azules-etik Cuello
del Infierno-ra (2720 m) elurtegi handia eta izotza aurkitu genuen (kranpoiez
eta pioletez). Cuello del Infierno-ra behin iritsita, aurrean Ibon de
Tebarray geneukan, ezkerrean Los Picos
de Los Infiernos eta eskuinean Pico Tebarray.
Eskuinera (IM) zuzendu ginen,
Ibona inguratuz, Tebarray lepora arte (2780 m) eta hemendik Pico Tebarray-ko
tontorrera (2880 m) apurtutako lurratik baina igarotzeko modukoa.
Cuello del Infierno-ra itzuli
ginen. Orain hegoalderantz jo genuen Los Infiernos-tik jaisten den aldapa
ikaragarria igotzeko. Bideak eskuinera eraman gintuen, Garmo Blanco-ren
iparraldelko ertzearantz (Garmo Blanco pixka bat txikiagoa da eta gailurririk
altuenen sarreran kokatuta dago). Ertzeari jarraituz Garmo-ko tontorraren
hurbil heldu ginen. Orain, norabidea galdu gabe, Garmoko ekialdeko aurpegira
pasatu ginen. Hemen amildegia gure alboan dago eta eskuak erabili behar izan
genituen ez erortzeko, baina bidea erreza da. Horrela, asken lepora ailegatu
ginen (3010 m), hain zuzen ere, Mendebaldeko Infiernos-en azpian. Hemendik
pixka bat gehiago igo genuen, baina ezin izan ginen tontorretara heldu
uda-ekaitza hasteko zorian zegoelako. Zorionez Ibones Azules pasatu ondoren
arrapatu gintuen.
DISTANTZIA: 14,15 KM
DESNIBEL: 1141 M
No hay comentarios:
Publicar un comentario