Maraña-ko ostatutik atera ginen Maraña herrira heltzeko.
Herrian erreka berehala pasatzeko pasabide bat bilatu genuen. Belardien
artean, hegoalderako norabidearekin La reguera de Mampodre-ra hurbildu ginen. Behin aranean, baina hondoraino heldu
gabe, Monte Biesga-ren maldetatik jarraitu genuen (HM) bidea laburtzeko.
La Reguera eta La Laguna de Mampodre gure azpian izanik,
mendi gailurretatik erortzen diren harritzetarantz zuzendu ginen (HM).
Harri-piloek bidea seinalatzen dute marraztuz zigzag handi bat. Tarte honen azken
zatia (M) oso harritsua da eta Pico Cervucal-ren eta Pico Convento-ren arteko lepoan bukatzen da. Iparralderantz jarraitu genuen eta
berehala beste lepo txiki batera heldu ginen (Pico Convento-ren eta Pico La Cruz-en artekora). Azkenean Pico La Cruz edo Mampodre-ko
tontorrera iritsi ginen (2189 m).
Pico Cervucal-en azpiko lepora itzuli ginen (H). Hemendik Pico Valcarcero-ko maldetara
zuzendu ginen (H) baina gailurretik pasatu gabe, eta Cervucal mendi lepora
jaitsi ginen (M) (2027 m). Mendebaldeko norabidearekin jarraitu genuen Pico de
La Polinosa (2152 m) igotzeko. Jaitsi ginen (M) Valverde haranarantz. Valverde
errekari jarraituz harana ibili genuen, lehen iparralderantz eta gero
ekialderantz berriro herrira heldu baino lehen.
DISTANTZIA: 12,16 KM
DESNIBEL:1110 M
No hay comentarios:
Publicar un comentario