Ibilbide hau Colladareta-ren inguruan pasatu genuen
asteburuaren bigarren zatia izan zen. Cubilar de Espata aterpean larunbataren
gaua pasatu eta gero, igandean Peña Espata edo A Ralla igo genuen eta Bacún
mendilerroa, bere bi gailurrekin, Bacún norte eta Bacún sur, zeharkatu genuen.
Geroago Vilanua-ra jaitsi ginen.
Cubilar de Espata aterpetik (1680 m) atera ginen. Hegoekialdeko
norabidearekin Bozuelo erreka zeharkatu genuen eta malda aldapatsuak igo
genituen Peña Espata eta Bacún Norte bereizten duen mendilepora heldu arte.
Elur pixka bat bazen maldetan. Behin mendilepoan, ezkerrera jo genuen,
iparrekialderantz, Espataren asken maldak igotzeko. Gailurra (2200 m) lortzeko
harrizko gandorratik pasatu behar genuen, ekialderantz begiratuz. Collarada eta
Collaradeta inguruetan nagusiak dira.
Mendilepora itzuli ginen berriro, hegoaldeari ekin genion,
harriezko eta belarrizko aldapa igoz, Bacún Norte-ren tontorrera (2190 m) heldu
arte. Hemendik Bacún Sur-era (2115 m) eraman gintuen luze eta belarrizko
mendilerroa zeharkatu genuen.
Vilanu-era jaisteko norabideaz aldatu ginen. Hirurehun
metrotan zehar iparekialderantz zuzendu ginen, pinudia zeharkatuz jaisten den
kordalera ailegatzeko. Behin basoan, bidezidor nabari batek, lehenik
hegomendebalderantz eta gero hegoalderantz, jeisten lagundu zigun zig-zag
egiten duen pista bat aurkitu arte. Pistatik beherazten jarraitu genuen enbor batek moztu zuen arte, orduan ezkerrera. Mugarriek erakutsi zigun bide berria. Basotik atera ginen larra batzueetara, eta dagoeneko ibilbidearen beheko zatian zuzendu ginen
iparralderantz Vilanuaren tren geltokira heltzeko. Minutu batzuen buruan
bageunden Vilanuaren erdian. Ibilbideak bost ordu edo iraun zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario