Jito de Escarandi-tik atera ginen hegoalderako norabidearekin, Caseton de
Andara-raino heltzen den pista zabaletik.
Alde honetan, Andaran, XIX. mendearen
erditik 1940ko hamarkada arte bauxita eta kalamitazko meatzak lan egin ziren. Lan
haien aztarnak dira meatze pilo bat, Caseton de Andararen aurrean dagoen
bagoneta eta mineral zamatzeko pistaz osaturiko sare trinkoa.
Casetón-etik igotzen hasi ginen,
hegoekialderantz eta gero hegomendebalderantz, pista eta bidesidor nabarietatik
Castillo del Grajal-aren azpian heldu arte. Maiatxan igo ginenez elurtegi
izoztuak sarritan aurkitu genituen. Momentu batean kranpoiak jarri behar.
Hegoalderantz jarraituz sartu ginen kordalean. Pixka bat aurrerago Grajal de
Abajoren tontorrean geunden eta norabidea galdu gabe lortu genituen Grajal de
Arriba eta Pica del Jierruren gailurrak. Bidean, mendebalderantz, ikus ahal
genituen Picos de Europako erdiko mendilerroa , eta ekialderantz Andarako
ekialdeko mendiak: Samelar, Macondiu, Sagrado Corazón, La Junciana. Pica del
Jierruren tontorretik, hegoalderantz,
ikus genitzakegu La Silla del Caballo Cimero eta La Morra de Lechugales,
alde honetan gure hurrengo helmuga.
Bide beretik itzuli ginen bi
salbuepenekin. El Grajal de Abajo pasa eta gero hegoekialderantz zuzendu ginen
La Rasa de La Inagotable-aren aldapa igotzeko. Gailurretik itzuli ginen berriro
bidera. Behin Caseton de Andaran, Jito de Esacarandi-ra pistatik itzuli
beharrean jaitsi ginen Valdediezma errekatik, pistaren eskuinera, Majada Jazuca
arte. Bertan hartu genuen pista berriro azken metroak ibiltzeko autoa aurkitu
arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario