Aisatik Jasa mendatera zuzentzen
den errepidea hartu genuen. Herritik kilometro ta erdi batera, gutxi gora
behera, eskuinera jo genuen bailararen hondoraino, Riguelotik oso hurbil. Aurrerago
joatea galarazten duen burdinezko hesi baten ondoan utzi genuen autoa. Boj
usaina nagusia zen. Porlanezko pista batetik abian jarri ginen IE (1480m),
berehala Saleras eta Napazalgo
lautadetan gure aurrean zeuden.
Estarrón eta Iger errekek lautadak zeharkatzen dituzte, eskuinean La
Llana del Bozo, La Llana de la Garganta, Aspe eta Lecherines daude eta
ezkerrean Mesolaren Kordala. Benetan paisaia zoragarria.
Metro gutxietan Saleras
aterpetxera heldu ginen. Jarraitu genuen iparrralderantz, Saleras lautadan
sartu eta bertan Iger erreka seharkatu genuen. Iparralde galdu gabe belarrezko
maldetan igotzen hasi ginen bidegurutze batera heldu arte (1900 m).
Ezkerreko
bideak “La Llana del Bozo”-ra eramango gintuzkeen eta eskuinakoak “Aspe”-ra,
gure bidea. Pixka bat aurrerago aurkitu genuen “El Embudo” (1920m), harrien
arteko eskote modu bat. Igotzen segitu HE eta denbora gutxian norabideaz aldatu
ginen IE Las Llanas igarobidera zuzentzeko. Norabide berberarekin mugarriez
ondo markaturiko kars batean barrena ibili eta gero toki elurtu eta zabalera
atera ginen.
Dagoeneko gure aurrean “La brecha de Aspe” zegoen, “La llana de la
Garganta” eta “Aspe” bereizten duen mendilepoa. “Aspe” eskuinako mendia da. Jarraitu
IE malda elurtua eta aldapatsua igotzen tontoraurrea lortu arte, tontorretik
oso urbil. Tontorrera ailegatu baino
lehen igaro behar izan genuen medilepo txiki bat non “El tubo de Aspe” kanala amaitzen
den, gailurra lortzeko gurea baino bide zailagoa (P.D).
Harrien artean gailurrera
heldu ginen. Gure aurrean Midi, Vignemal, Balaitus, Frodiellas, Palax,
Perdido.. ; eskuinera Collarada y Telera; bizkarrean mendebaldeko Pirineo;
gailurran bertan ardo zurrutada edatera gonbidatu gintuen Hernaniko talde bat.
Bide beretik itzuli ginen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario