Hasieran
Brazato oriental eta Bacias, egun berean, igo nahi genuen gailurran lo egiteko.
Hala ere, beroak eta harri piloek planak aldatu zizkiguten. Larunbatean Brazato
occidental igo genuen eta lo egin genuen Brazato urtegiko ibaiertzeko zelaietan.
Igandean, itzuli baino lehen, Baciasko tontorrera ailegatu ginen.
Baños de
Panticosa-tik (1640 m), hegoekialdeko norabidearekin eta GR-11 jarraituz,
Brazatoko urtegira heldu ginen. Ibilbidea
itzalean hasten da pinudi bat zeharkatzean, malda leuntzen duen sigi-saga
marrazten duen bitartean. Baina, erdirantz, basoa desagertu egiten da eta
ibiltaria udako eguzkiaren eraginpean dago.
Pirinioetako
lekurik esanguratsuenetako batean gaude. Guk gora egin ahala, inguratzen
gaituzten mendiak agertzen ari dira. Gure eskuinean Garmonegro, Arlas, Argualas
eta Los Infiernos; Brazatos parean, Serrato eta Picos de Foratura; gorago, eskuinera
ere,Peña Retona eta Telera.
Behin
urtegian (2360 m) el Pico del Puerto-k eta Bacias-k, ezkerretik, paisaia menperatzen
dute. Bere ezkerreko ertza zeharkatu
genuen (ur-lasterraren arabera) eta beroaren arintze aldera zapuztu bat eman
genuen. Oso nabarmenak ziren harri piloak jarraitu genituen (HHE). Pixka bat altuera irabazi genuenean Ibon inferioer de Brazato-ren ikuspegi bikainak ikusi ahal genituen.
Hala ere, okertu
ginen. Markek zuzendu gintuen Mendebaldeko Brazatora (2730 m) harrobi
aldapatsuetan zehar baina baiba zailtasun teknikorik gabe. Mendebaldeko
Brazatotik Ekialdekora pasabide sail bat dago eta rapel egiteko soka bat behar
zen eta guk ez geneukan. Igo ahala Bacias-en atzean Vignemal agertu zen eta eskuinera
Collarada, Pala de IP eta Punta Eskarra ikus ahal genituen.
Urtegira itzuli ginen, gaua pasatu genuen tokira eta Izarrez
betetako zeru batez gozatzen genuen. Ikaragarria Via Lactea.
Hurrengo egunean, kanpamendutik (2360 m) urtegiko dikera itzuli ginen
eta han GR11-rekin batu ginen. Bacias-rako bide normala hartu genuen. Brazato
lepora igo (2500 m) ginen (IE) Pico del Puerto-ko mendebaldeko ertza gaindituz.
Mendia inguratu genuen (IE) Brazato-ko mendatera heldu arte (2580 m). Hemen
GR11 utzi genuen eta zuzendu ginen Pico del Puerto eta Bacias-en arteko
leporantz (HE). Gero ertzatik Bacias-ko tontorrera iritsi ginen (2760 m).
Tontorretik jaitsi ginen, zuzenean, harri piloez markatutako
bidezidor batetik, urtegira. Hasieran jaitsiera oso aldapatsua da baina gero
leundu egiten da. Urtegitik, kanpamendu jaso eta gero, Baños de Panticosara
itzuli ginen.
BI EGUNETAKO DATUAK
DISTANTZIA: 24, 9 KM
DESNIBEL: 1485 M
No hay comentarios:
Publicar un comentario