Eguraldiaren iragarpena txarra
zen baina Espigueteren gailurrera ailegatu ginen, lainoz beteta izan eta zerua
erabat estalita zegoen arren. Cardeño de Abajo-tik (1320 m) abian jarri ginen.
Herriaren gainetik hasten den pista bat hartu genuen. Hasieran
hegomendebalderantz gero iparralderantz eta azkenean mendebalderantz, gutxi
gorabehera. Pistak landarez betetako ermua zeharkatzen du aritzekin,
piorno-ekin eta isatsekin bidearen alboetan.
Hiru kilometroetara mugarri
handia agertu zen Espigueteren maldak
nondik igotzen hasi behar genuen adieraziz.
Hasierako metroak belardiak ziren. Jarraitu genuen igotzen mugarriz mugarri eta
gailurrera arte Iparralmendebaldeko norabideari eutsi genion.
Pizkanaka
pizkanaka aurrera joan ginen, kariazko harrietako eremura iritsi ginen eta
gero lehen elurtegira. Pixka bat aurrerago harrieta, azaleko elurtua
eta irristatsua, aurkitu genuen. Harrietaren eremua gailurrera eraman gintuen
kanal handia da. Goiko aldeak elur geruza lodi eta biguna bazeukan eta ez
genituen kranpoirik erabili behar baina pioleta bai aldaparen makurduragatik.
Azkenean goiko ertzera heldu ginen baina gurutzea eta mugarri geodesikoa (2446
m) ukitzeko hogeita hamar metroko ertz zorrotza zeharkatu genuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario