martes, 25 de enero de 2022

AGENTZANA GAINA, VALDELAFUENTE ETA SAN KRISTOBAL RASILLOTIK (SIERRA DE CAMERO NUEVO).

 


 CASTELLANO

Oraingo honetan Munarrikolanda mendi taldearekin egin genuen ibilbidea. Esperientzi atsegina, ez bakarrik ibilbideagatik baita konpainia gatik er.
 

Rasilloko aparkalekutik (1080 m) herriko goiko aldera joan ginen. San Martin plazara iritsi ginen. Bertan, Larrainetako Andre Mariaren eliza eta udaletxea daude. Elizaren aurrean zumar handi bat da nagusi, Errioxako zuhaitz berezitzat hartzen den 400 urtetik gorako zumar zahar bat. 

Ipar-mendebalderantz, pista zabal batetik herritik irteten den bideari jarraitu genion. Laster, ur-biltegi batera iritsi ginen, eta ezkerreko bidezidor bat hartu genuen, lasterbide gisa pinudia zeharkatu eta bidegurutze baten parean berriro pista berreskuratzeko. Ez dago galerarik, eskuineko adarra hartu genuen. Ibilbideak, lehenengo iparmedebalderantz doa, gero mendebalderantz eta berriro iparmendebalderantz. Tarte hori itzalpean egin genuen, hotz eta lurra elur eta izotz apur batekin. Baso bat zeharkatzen da, pinuak batez ere, baina pagoak ere agertzen dira. 

Las Lagunillas de Nieva (1630 m) lepora iritsi ginen, eta bertan soilgune bat irekitzen da. Pistak mendebalderantz hartzen du eta Agenzana gaina eta Cabezo del Butron banatzen dituen lepora heldu ginen. Une horretatik aurrera, panoramikek harritu egin gintuzte: iparraldean San Lorenzo nabarmentzen da; hego-mendebaldean Urbion, Cebollera mendilerroa eta Neila mendilerroa eta hego-ekialdean Moncayo.

Hesiaren beste aldetik igaro eta aldapa nabarmenean gora egin genuen Agenzana gaineraino (1746 m). 

Mendi-lepo bateraino (1652 m) jaitsi ginen, metalezko atea zeharkatu eta norabide berarekin eta kordaletik jarraitu genuen, bi tontorrak, Valdelafuente (1738 m) eta San Cristobal (1760 m), kateatuz. 

Bide beretik itzuli ginen leporaino hesi metalikoarekin. Mendi-lepoaren erdi aldera beste hesi metaliko bat dago eskuinean, hura igaro eta Rasillorantz jaisten den pista luzea hartu genuen ekialdetik. Jaitsieran hainbat gurutze daude, eta, ez galtzeko, Ekialdeko orientazioari eustea da gakoa.



 DATOS

DISTANTZIA: 18 KM 

DESNIBEL POSITIBOA: 900 M

GPSRAKO TRACK

IBILBIDEAREN ARGAZKIAK


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario