Linza aterpetik (1330 m) abiatuz,
gailurra begi-bistan, Errepidetik tarte txiki bat aurrera egiten da belardi
baterino. Eskuinetik basoan sartzen den pista arbuiatuz, belarditik zuzenean
igo ginen. Basoan sartu baino lehen mugarriak aurkitu genituen. Pagadi/izeidi
hostotsuan aldapa pikoa igoz (Iparralde), altitudea irabazi ahala, bidezidorra argiagoa
egiten da baita egurra ateratzeko pista bat agertu ere. Rinconada amildegiaren
ezkerrera eramaten duen gandorra beti jarraituz, lautadatxo bat zeharkatu eta
gero biratu ginen iparraldetik iparmendebalderantz. Behin gailurren lerroan,
EIE ertza nabarmentzen da, basotik atera
ginen Aztaparreta lepoaren gainetik, orain gure bizkarrean kokatuta.
Nahiz eta bidezidorra eskistozko
gandor aldapatsu eta ezegonkorrean ia ia ez ikusi, ertzea jarraitzea besterik
ez zen. Erdiko tartean trinkotasun gutxi duten harriak trepatu behar genituen.
Tarte honek, pixka bat airekoa, gutxi irauten du. Gainetik bidezidorra argiagoa
da eta goiko zati aldapatsua sahiesten du Txamantxoia/Mazen gailur panoramikara
bertara ateratzen den diagonala marraztuz.
Hegoaldeko isurialdetik jaisten
hasi ginen, belarrezko tarte bat behin pasauta, harri ezegonkorrez beteta dagoen
malda bat agertzen da bidea oztopatuz. Eskuinera errezago ibiltzeko bidexka bat
dago. Hurrengo belarrezko aldapan hegoaldeko gandorran jarraitzea eta
Malarrés-en bordarako pista bilatzeko, Belaguako isaurialdean kokatuta, lur
erosoagatik bira zabala egitearen artean aukeratu behar da. Gandorren
zeharbidea betetzeko gogoz, mugarriei arreta jarrita, pinu isolatu eta sasien
artean altitudea galtzen gindoazen harrizko mailak gainditzen genituen
bitartean.
Behin mendiaren oinarrian, basoaren barruan, Huesca eta Nabarraren
arteko banalerroaren alanbre-hesia topatu genuen. Maze lepoan kokatutako
pasabideak Hueskako isurialdera itzultzen utzi zigun (1472 m). Bide markatu
batek eta jarraian egoera txarrean dagoen pista batek beste pista zabal batera
eraman gintuzten bertan kartel batek Maze lepoa adierazten du. Rincon de Maz-ko
amildegitik doan pistatik bira zabala eginez bailara iritsi ginen. Ibaia
berehala gurutzatuz asfaltotik itzultzeko edo eskuineko aldearen belardietatik
aurrera eginez, edozein kasutan itzultzen gara errepidera Linza aterpean
ibilbide zirkularra amaitzeko (1330 m) (F) (3.00h).
Luis.
No hay comentarios:
Publicar un comentario