“Portillón inferior” (2749 m ) eta “portillón superior” (2908 m ) bereizten dituen gandorra zeharkatu genuen. Gero HEH norabidearekin jaitsi ginen glaziarera. Cranpoiak eta pioleta hartu eta gero glaziarearen zeharkaldia hasi ginen kontu handiz. Izotza oso gogorra eta elurrik ez. “Coronas” mendilepoaren ondoan pasatu ginen eta izotzazko aldapa pikoa igo genuen, izotza gabeko alde bat lortu arte. Azken alhegina eta “Paso de Mahoma” ren aurrean geunden. Motxilak utzi eta “Mahomaren Urratsa” pasatu ginen eskuaz lagundurik. Bi minututan tontorraren gurutzera iritsi ginen. Bide beretik itzuli ginen baia "portillón superior" igo beharrean "portillón inferior"-tik pasatu ginen.
lunes, 3 de octubre de 2011
ANETO LA BESURTATIK
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario