Triollo-tik pista bat, El Párdigo
bidea bezala ezaguna, iparmendebalderantz zuzentzen dena hartu genuen. Bidea
erreka Valdetriollo-ra paraleloan igarotzen da. 3’5 km-ra mendiko aterpe bat
dago, gaua pasatzeko ondo prestatuta. Pixka bat aurrerago, erreka Rocabao-ren
ibarran (1700 m), bidea hegomendebalderantz jotzen du, meatze jarduerako
hondarrekiko zona batera ailegatzeko.
Puntu honetan bideak (M) metro
batzuk igo ondoren (1800 m) hegoekialdera doa Las Almondas
ondoan pasatzeko (1888 m). El Coto Las Guerras-ko tontorrera heldu nahi genuenez (1871m),
lehen jaitsi (HE) eta gero hegomendebaldera joan ginen gailurra zapaltzeko.
Asken mendi honetatik jaitsi
ginen (E eta gero HE) eta metro gutxira Peña Maria-ren igoera egin genuen (1884 m). Norabide
berarekin jaisten hasi ginen, baina kontu handiz, jaitsiera nabaria ez delako.
Aurrean eguneko asken mendia geneukan, Peña Dehesa (1774 m). Mendi hau igo eta
gero eguneko asken jaitsiera jo genuen. Lehen ekialdera joan ginen kareazko zona
bat pasatzeko, baina landetara heldu bezain pronto hegoaldera zuzendu ginen
Triollo-ra berriro eraman gintuen (HE) pista bat aurkitu arte.
Guztira 14 km ibili genituen eta
760 m desnibel igo genuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario