Lizara-ko aterpetik (1540 m) “Llano
de Lizara” ibiltzen duen bidea hartzen dugu (lehen IE eta gero E). Bidea
Napazal artzain-etxolaraino heltzen da (1580 m) eta Napazal sakanatik igotzen
da El Bozo mendilepora iritsi arte.
Ezkerragatik jarraitzen dugu,
G.R11-i jarraituz eta eskuinatik Plana de Izagrara jaisten den Gr11.1
bastertuz. Punta Alta de Napazal-en azpian aurrera egiten dugu (IE), Bernera
mendilerroaren eta Llena D’o Bozo-ren arteko Ribereta d’o bozo-ko sakanatik.
Pasabide batean matalezko zirga metaliko bat dago, baina erraza pasatzeko. La
Foya de Aragues del Puerto-ra heltzen gara (2220 m), Pico Olivon-en azpian. Orain
bidea ekialderantz zuzentzen da, Puntal d’o Bozo, Ruabe d’o Bozo eta Llena D’o
Bozo-ren malkarren azpian. Esper mendilepoa edo Asia mendatea heltzen gara
(2262 m), Ruabe D’o bozo-ren eta Llena D’o Bozoren artean kokatuta. Erdiko
pirinioren panoramika ikaragarria da. MiDi D’ossau hodei-itsasoaren nabarmenduz,
Balaitus, Anayet eta Aspe-ko zirkoa.
Aspe-ko zirkora jaisten den
aldapa pikoa hartzen dugu. Gura eskuinera Llena D’o bozo, Llena D’o La Garganta
eta Aspe ikus ditzakegu. Zati honetan Paso de la oreja bezala ezagutzen den
pasabide bat dago. Pasabide zirga metalikoek babesuta dago. Ez badago elurrik
arazorik ez, nahiz eta airekoa izan, baina elurtuta badago oso arriskutsua
izaten da. Belarri baten era gogoratzen diren harrizko geruzak
dira. Geruzak tolestuta daude sinklinal baten bezala.
Behin igarobidea gaindituta,
ekialderantz jotzen dugu. Gero
iparekialdean dauden malkar batzuk igotzen ditugu eta berriro norabideaz
aldatzen gara, orain hegoekialderantz La Tuca Blanca-ren azpiara heltzeko.
Bertan Candanchu-ko lehenengo eski-pistak ikus ditzakegu.
Hemendik aurrera deskribapenak ez
dut merezi. La Tuca Blanca-ren eta El Tabazo-ren artean eski-gunea ibiltzen den
pista jarraitzen da, baina paisaia eski-guneak honatuta dago. Hasieran asken
zati honek iparekialderantz jotzen du baina gero hegoekialdera zuzentzen da
ezin konta ahal sigi-saga eginez.
DATUAK
DISTANTZIA: 17,33 KM
DESNIBEL: 1068 M
No hay comentarios:
Publicar un comentario