Bi egun iraun zuen ibilbide luzea. Lehen egunean, ibili ginen
Sallent-gandik “Ibones de Bachimala”-ko aterpera eta bigarren
egunean, Baños de Panticosa-ra jaitsi ginen.
Sallent-ean
(1300 m) La Sarra-ren urtegira zuzentzen den errepidea hartu genuen
eta hemendik (1480 m) Respomuso urtegira igo ginen Aguas Limpias
sakana doan pista ezagunatik (lehen iparralderantz eta ekialderantz),
oso jendetsua udan.
Respomuso
aterpea (2180 m) pasatu ondoren ekialderantz jo genuen “Ibon de la
Ranas” gure atzean utzi arte. Campo Plano urtegira heldu baino
pixka bat lehenago norabideaz aldatu ginen. Jaitsi ginen hegoalderantz Aguas Limpias erreka pasatu arte. Gero Hego
Mendebalderantz joan ginen Campo Plano mendiaren beheko maldetatik.
Berehala Ibon de la Llena Chantal-etik jaisten den errekaren
bailarara heldu ginen. La Llena Cantal-aren itzalpean igo ginen
Ibon-era iritsi arte (2240 m). Inguruan Goi Pirinioren basati eta
harrizko edertasuna oso nabaria zen. La Llena del Cantal-ek eta Pico
Tebarray-k osatzen duten zirkoan geunden. Gure bizkarrean,
iparralderantz, Frondiellas eta Balaitus paisaia menperatzen zuten.
Jarraitu
genuen Tebarray mendilepora heltzeko (2760 m). Mendilepoko pasabidea,
Tebarray pasabidea bezala ezaguna, elurrez beteta oso arriskutsua den
oso makurtutako aldapa da. Elurtuta badago nahitaez eraman behar
ditugu piolet eta krampoiak. Mendilepotik ikus daitezke Ibon
de Tebarray, Pico de Tebarray eta Infiernos. Ikuspegi ederra benetan.
Ibones
de Bachimaña-ko aterperantz doan jaitsiera luzea hasi genuen. Lehen,
zuzendu ginen (HE) Infiernos lepora (2720 m) eta gero (E) Ibones
Azules-era (2420 m) eta Bachimala urtegietara (2220 m) eraman gintuen
hartxingadietatik jaitsi ginen. Askenik, Bachimala aterpera ailegatu
ginen.
Hurrengo
egunean Caldarés ibaiaren sakanatik jaitsi ginen Balneario de
Panticosa-raino (1660 m).
DATUAK
DISTANCIA: 26, 38 KM
DESNIBEL: 1796 M
No hay comentarios:
Publicar un comentario