Zugaztietan Bizkaiko balkoira igotzen duen errepidea hartu genuen eta
bertan autoa utzi genuen. 500 metroak, gutxi gorabehera, ibili
genituen, errepidetik, (E) gurutze batera heltzeko. Hemendik hegoalderantz
zuzendu ginen eta aurkitu genituen bi gurutzetan ezkerrerantz jo
genuen. Sigi-saga handi bat egin eta gero gailurraren gandorrera
iritsi ginen. Paisaia erabat aldatuta dago. Haize-parkeak, antenek
eta errepikatzaileek deiadar mendi honetako gailurra hartzen dute
guztiz. Hegoekialderantz joan ginen tontorrera ailegatzeko (1025m).
Itzuli
ginen bide beretik baina asken errotara heltzean metro batzuk gehiago
jarraitu genuen (IM) Astoakurutzebururen tontorrera pisatzeko (801m).
Aparkalekura
itzultzeko alderantzizkorako ibilbidea errepikatu genuen.
Ibilbideak
izugarrizko panoramikak eskaitzen ditu: Durangoko mendiak (Amboto,
Alluitz, Mugarra, Untzilaitz) eta Gorbea hegoalderantz eta
Urdaibaiaren bokalea iparralderantz.
DATUAK
DISTANTZIA: 11,94KM
DESNIBEL: 640 M
No hay comentarios:
Publicar un comentario