Altitudea:
1933 m
Tartea:
1200 m
Sailtasuna:
F
Ordutegia:
2.45 o.
kokapena:
Zeelanda Berriko Alpeetan
Aldeko mapa besterik ez
dugu ikusi behar Mount Ollivier, Zeelanda Berriaren mendirik garaienaz gain,
inguruko glaziarrak eta gailurrak (argazkia) begiesteko leku egokienetako bat dela
ohartzeko. Aoraki/Mount Cook Village-tik hurbiltzerakoan bide balizatua ordu
erdiz jarrai dezakegu edo akanpaleku batera eramaten duen pista autoz ibili.
Ibilbidea hasterakoan (750 m), Mueller Hut-erako bidetik, kartel batek
adierazten digu 3 ordu joan eta etorria Sealy Tarns balkoiera eta 3 ordu
aterperaino. Hasieraren zatiak landarez betetako malda aldapatsua igotzen du,
1800 egurrezko mailez hornitua (argazkia). Ibilbide bihurgunetsutik gora egiten,
eskailerak Sealy Tearns muinean amaitzen dira (1250 m) (1.10o.), Mount
Sefton-ko serac-en azpian kokatuta Aoraki/Mount Cook-aren ikuspegi zoragarria dauka
baita bailara osoarena ere (argazkia).
Hurrengo zatia malda
ezinegona da eta harrizko urratz batzuekin. Gorako elurtegiak gaindituta
goi-lautada baten zubira ateratzen da (1700 m) ( 2.10o.) nondik Mont Sefton-ko
ekialdeko aurpegiaren serac-en ikuspegi izugarriak ikusten diren, behean Muller
Glaziarren ibai izoztua dabil bitartean (argazkia). Harrien artetik Sealy Range gandorra
ingurutzen, aterpea agertzerakoan, elurtegi leunetatik jarraitzen da Mueller
Hut-araino (1800 m) (2.30o.). Gas, sukaldeko tresnak, jantoki eta logelak
koltxonez hornituta. Nahiz eta jagon izan Zeeland Berriaren aterpeek ez daukate
sukaldaritza, beharrezkoa da janaria eta lo egiteko sakua, burusirik ez
dagolako, eramatea. (argazkia)
Tontorra lortzeko,
aterpearen atxetik, granito blokez egindako gandorra igotzen da Mount
Olliver-ren gailurraren harrietara ailegatu arte (1933m) (F) (2.45o.) (argazkia). Gailur
honetatik ikus daiteke Mount Sefton (3157m) (argazkia) eta Aoraki Mount Cook (3754 m),
ikuspegi paragabea, Zeelanda Berriaren tontorrarik altuenean hegoaldeko sorbatz
zorrotza eta mendebaldeko aurpegiaren serac zintzilikatuak nabarmenduz. (argazkia).
Luis.
No hay comentarios:
Publicar un comentario