Altitudea: 1748
m
Tartea
: 1000 m
Ordutegia: 2.00 h
Kordenatuak : 45 ° 0' 30'' S, 168 º 37' E
Kokapenak : Zeelanda
berriaren hegoaldeko Irla
Queenstown-etik (300 m) terraza panoramikoa eta atrakzioak dituen
muino batera telekabinaz igo genuen. Ibilbidea hasterakoan (790 m) Ben Lomond
track senialeak jarraitu genituen. Konifero-baso batean sartzen den bidetik
joan ginen igotzen. Basoa utzi bezain pronto gailurra agertzen da, bere
hegoaldeko gandorra ikusgarria nagusi. Jaitsi ginen pixka bat Queenstown-etik
datorren bidea hartzeko. Kartel batek adierazten du ordu batean mendilepoan eta
bi ordutan gailurrean. Aldapa oso pikoa ez da eta lursorua harri txikiez beteta
dago. Diagonaletik igotzen (IIM),
zuhaizken artean eta pago zilarreztatu-basoa zeharkatzen atera ginen
gandorraren sakonune batera (1049 m). Bideak segidako kotak inguratzen ditu
mendilepo zabala eta panoramikora ailegatu arte (1316 m) non agertzen baiten
Alpeetako mendikatea. Beste kartel batek adierazten du ordu bat gailurrera
ailegatzeko.
Ezkerrera biratu ginen (MHM) eta igotzen jarraitu genuen ertzetik
edo saihetsetik. Goiko zatiaren harrizko oinarrian bideak inguratzen du
gailurra mendebaldetik, eta belarrezko lurratik Ben Lemond gailur maiztura
(1748 m) (2.00o) heltzen da. Neurrigabeko Lake Wakatipu-ren ikuspegia izugarria
da. Bere amildegien gainetik The Remarkables mendilerroa altxatzen da, Double
Cone-arekin (324 m). Iparralderantz oso nabaria da erdiko mendikatea, egun garbietan Pikirakatahi/Mount Earnslaw
(2819 m) eta Tititea/Mount Aspiring (3033 m) ikusten dira. Orientatzeko mahia
gailurrak zeintzuk diren jakitea errezten zaigu.
Jaisteko, sakonune aipatutik (1049 m) hurrengo kotara
igo ginen (1121m). Nahiz eta zertzobait airezkoa izan ertzetik (HHE) jarraitu
genuen, beste mendilepo eta kotak gaindituz. Azkenean basotik jaitsi ginen
instalazio turistikoetaraino eta telekabinaren goiko geltokiraino.
Luis
Luis
No hay comentarios:
Publicar un comentario