Altitude: 1421 m
Tartea: 650 m
Ordutegia: 3.15 h
Distantzia: 10 km
Kokapena: Nelson Lakes NP (Zeelanda Berriaren Hegoaldeko Irla)
Saint Arnaud-etik Lake Retoiti-ren
West Bay-ra hurbildu ginen (620 m). Buller River-ren gaineko zubia zeharkatzen,
igo ginen pista batetik egurrezko etxolaz, zerbitsuez eta argibide-taulaz
horniturik zegoen parking batera (880 m). Hemendik hasten da, besteak beste,
Paddys Track ibilbide zirkularra. Pagadi batetik igotzen (H) malda garbi batera
atera ginen lakura begira. Belarrezko aldapan bideak zigzag egiten du,
zuhaitzen artean igotzen jarraitzen du eta beste etxola baten ondoan ateratzen
da basotik. Pixka bat gehiago igo genuen zuhaixken artean Mount Robert tontorra
lortu arte nondik Lake Retoiti ikusi genuen. (1421 m) (1,15o) (3,5 km).
Segitu genuen mendiaren
bizkarratik (Hegoalde). Bidegurutze baten ondoan dagoen aterpe ireki batetik
pasatu ginen. Angelus Huts aterperaino doan Pinchgut Track ibilbidea (HM) utzi
genuen eta jo genuen ezkerrera (E) Paddys Track ibilbidetik jarraitzeko.
Bushline Hut aterpera jaitsi eta gero (1290
m) (1.45o) (5 km), jo genuen berriro ezkerrera (I), bihurgune eta aldapa batzuk
igotzen eta jaisten Lake Retoiti-ren ganetik. Mendia inguratzen genuen
bitartean norabideaz aldatu ginen, orain iparmendebalderantz, hasierako pistarekin
berriro lotu arte (850 m). Pista honetatik altitude pixka bat berreskuratu
genuen eta abiapuntura heldu ginen (880 m) (3.15 o) (10 km).
Luis
No hay comentarios:
Publicar un comentario