Hasieran Braña Vieja-ko zirku osoa eta bere gailurrik
altuenak (Cuchillón, Tres Mares, Cornón y Bóveda) ibiltzen saiatu ginen baina eguraldi txarrak
ez zigun amaitzen utzi. Lainoak eta haize bortitzak amore ematera behartu
gintuzten Tres Mares gailurrera ia heltzen ari ginenean. Lerro hauetan Cuchillón-go
igoeraz bakarrik idazten dut. Itxaron beharko dugu beste batean zirku osoa
osatzeko.
Eski-pisten parking-ean autoa utzi genuen(1650 m). "El Castro"
teleskiaren kabinara (pista beltza zk.8 eski-estazioaren maparen arabera)
zuzendu ginen, Calgosa eraikinaren atzean eta ezkerrera kokatuta dagoena.Teleskiaren
lerroa jarraitzen igoera hasi genuen (HM) baina bostgarren zutoian ezkerrera jo
genuen (H) irtengune bat gainditzeko. Jarraitu genuen (HM) gailurrera ailegatu
arte (2168m) (1,30o.). Lainoak lagundu ginduen ibildide osoa, berez ezin genuen
paisaia ikusi. Crampoiak erabili behar izan genituen.
Gailurran topo egin genuen eski alpino ziharduten bi
eskiatzaileekin, jende atsegina. Igoeran galdu nituen eskularruak eta lagundu
zidaten bilatzen, nahiz eta eskularruak ez agertu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario