Hegoekialderantz jarraitu genuen eta 1600metroko altitudean aurkitu genuen Gamuetako aterpea, artzain-aterpea. Metro batzuek Jaitsi genituen ikusgarria den lautadatso batera sar gintezen. Berriro ekialderantz y pixka bat iparralderantz “Mallos de la Gorreta”-ren oineetara hurbildu. Elurrak paisaia menderatzen zuen, 1990 metroko altitudean geunden. Kranpoiak ipini izotzean ez irristatzeko. Eskuinera “Ansotiello” eta “Mallos de la Gorreta”-ren hormatzarrak goratu ziren, ezkerrera “Chinebral” eta “ La Foya”-tik jaisten diren maldak, eta aurrean “Gorreta Norte” (ezkerrera) eta “Gorreta de los Gabachos” (eskuinera) Gamuetako mendilepoak bereizten ditu .
Nahiz eta eguraldi txarra izan tarte bat gehiago jarraitzea erabaki genuen. Mendilepoko ezkerreko aldetik kanala hartu genuen “Gorreta Norte”-ko malda elurtuak igotzen. Estualdia izan genuen bertikaltasunak eta elurra izoztuak eragina. 2220 metroko kotara iritsi ginen eta itzultzea erabaki genuen. “Gorreta Norte” -ko gailurrera iristeko metro gutxi batzuk falta zitzaizkigun baina berandutzen zen eta eguraldia okerrera egiten zuen.
Azken zatia kentzen baldin bada esan daiteke urteko edozein sasoiarako primerako ibilbide daukagula.