Arabako mendizaleentzat ibilbide
klasikoa da. Hiru tontorrak Valdegobia-ren eta Obarenses mendietako natur
parkearen artean kokatuta daude, Burgos-en eta Arabaren arteko mugan. Berberanagatik
eta Osmagatik heltzen da. Guztira 20 km ibili ginen eta 900 metroko guztizko
tartea igo genuen.
Astulezen autoa utzi genuen (655 m). Astulezko dorrearen azpitik
pasa den (argazkia) eta Miomara zuzentzen den pistagatik (IM) ibilaldia hasi genuen (argazkia).
Kilometro bat baino pizka bat gehiago ibili eta gero Astulez lepora (822
m) heldu ginen. Norabide-bidegurutxea da. Zuzenean jarraituz gero joango ginen
Miomara, baina lehenik bidea ixten duen burdinezko hesiatik pasatu beharko
genuen, eta ezkerrera jo bagina Raso igoko genuen. Guk eskuinera zuzendu ginen (IE)
artadi batera sartuz (argazkia). Berehala, urruntasunean Gorbea elurtua ikusi
genuen (argazkia), hala ere, hegoalderantz begiratuz Peña karria nabarmentzen
zen (argazkia). Ipar-ekialdea norabidea mantendu genuen Berberanaren eta
Osmaren gaineko amildegira ailegatu arte (argazkia). Erlaitzetik bereizi gabe
ipar-mendebalderantz bi kilometro jarraitu genuen (argazkia) gailurrera iritsi
arte, Peña Risca (1000 m.) (argazkia). Zoom erabiliz argazkia atera genion
Orduñako Birginari (argazkia).
Itxuli ginen 150 m, tontorrera
gindoazenean gainditu genuen alanbre-hesiara ailegatu arte (argazkia). Hesia berriro
gainditu gabe eskuinera jo genuen eta suebaki batetik jaisten hasi ginen (HE)
(argazkia). Jaitsiera bi kilometroko izan zen, luzea. Errepikagailu baten
ondoan pasatu ginen (argazkia) eta Basabe eta Mioma elkartzen dituen errepidera
heldu ginen (argazkia). Basaberako norabidearekin (MHM) ibili ginen 100 m.
Orduan norabideaz aldatu ginen (HE), soro batean sartu ginen eta pinudi batetik
igotzen hasi ginen. Behin baino gehiagotan alanbre-hesiak gainditu behar izan
genituen. Azken zatian (HE) aldapa oso pikoa da (argazkia). Aldaparen goiko
aldeko horma eskuinatik gainditzen duen bidezidorra jarraitu genuen. Bidezidorra
tontorretik hurbil dagoen pista batean amaitzen da. 200 metro besterik ez
zitzaizkigun falta Alto del Rodil-ko buzoira heltzeko (argazkia).
Segitzeko pista beratik itxuli
ginen, baina ez genuen bidezidorra hartu, baizik eta pistatik jarraitu genuen,
eskuinera (argazkia). Pistak hiru kilometrotako zigzag-k egiten ditu, oso
luzeak. Azken bihurgunea saihestu genuen alanbre hesi bat pasatuz eta metro
gutzitara Valpuesta eta Mioma elkartzen dituen errepidera iritsi ginen A-4333.
Errepidetik Miomara heldu ginen,
lehenik iparralderantz eta gero ipar-ekialderantz. Herrian beste pista bat
(argazkia), autoak ibiltzeko modukoa, hartu genuen (E) eta berriro Astulez
lepora ailegatu ginen (argazkia). Behin honetan eskuinera (argazkia) jo genuen
(H) Raso igotzeko. Bidean Astulez dorrea ikusi genuen (argazkia). Pagadian
sartu ginen (argazkia) eta, gutxi gorabehera, hegoa norabidea mantendu genuen kordalera aldapa aldapatsutik iritsi arte
(argazkia). Behin kordalean mendebalderantz zuzendu ginen tontorrera
ailegatu arte (argazkia) . Gailurrak bi buzoi dauzka (argazkia) eta mugarri geodesikotik
bereiztuta daude (argazkia). Jakinguraz mugarriak kotarik
altuena ematen du.
Ibilbide
beragatik itzuli ginen. Igo berri genuen aldaparen 200 metro jaitsi
ginenean eskuinerako adar bat hartu genuen, lehenik
ipar-ekialdea eta gero iparra, Astulez-eraino eraman gintuena (argazkia).