Alto Carrion-en asteburua osatzeko, igandean Pico Murcia igo genuen.
Ibilbideak 12,5 km-ko distantzia eta 960 metroko desnibela ditu.
Cardaño de Arribaren aparkamendutik ibiltzen hasi ginen (1440 m ). Las Lomas
errekarekiko paralelo doan pista (I) hartu genuen. Metro batzuk aurrerago seinal-tantai
bat aurkitu genuen, norabide desberdinak adierazten dituena. Pico Murciarako
norabidea adierazten du ere, baina bideak Valcabe errekan amaitzen du eta
udaberrian, ur handiekin, ezin da pasatu, udan edo neguan ez dago arazorik.
Hasierako pistatik jarraitu genuen seinal-tantaiari jaramonik egin gabe.
Valcabe errekaren gainetiko zubira heldu ginen, zeharkatu genuen eta bere
ezkerreko ertzetik jarraitu genuen (I). Pixka bat geroago, gure eskuinetik
jaisten den beste errekatxoaren gainean
egurrezko eta ezegonkor zubi bat zeharkatu genuen. Valcabe errekaren
bailaran sartu ginen mendebaldeko norabidearekin, Pico Murciak, Las
Zamurdias-ek eta Peñas Malas-ek osatzen duten zirkoa gure aurrean geneukala.
Behin bailararen hondoan harri-pilek eta bidezidorrak bidea adierazten dute (IM) aurrean dagoen harresia
gainditzeko, Pico Murcia-ren ekialdeko isurialdearen azpian. Eskuinera jo
genuen bihurgun handi bat egiteko, gero sigisaga eginez, eta HM norabidearekin,
mendiaren hegoaldeko isurialdean kokatu ginen. Tontorrera ailegatzeko aldapa
luze eta pikoa falta zitzaigun, goiko aldean oso pikoa. Asken metroetan zati
bat trepatu behar dugu harrizko irtengune bat gainditzeko, baina arazorik gabe,
erraza. Aldapa igo genuen bitartean gure atzean geneuzkan La Cerezuelaren-kordala
eta Espiguete.
Tontorrak buzoi bereizgarri bat dauka (2351 m ). Erlojuaren horratzak jarraituz Alto Carrion-en
tontor nagusi guztiak ikus ahal genituen Espiguete, Peñas Malas, Pico Cuartas,
Pico Lomas, Mojón de las tres provincias, Monte Infierno, Peña Prieta,
Curavacas, eta iparralderantz, hondoan, Picos de Europa.